112/2021 FORU AGINDUA, urriaren 8koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren abuztuaren 11ko 97/2021 Foru Aginduaren testuan atzemandako akatsak zuzentzen baitira. Foru Agindu horren bidez ataletik beherako unitate administratiboen egitura aldatu zen Nafarroako Foru Ogasuna erakunde autonomoan.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

246. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 25a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.3. Foru Aginduak 112/2021 FORU AGINDUA, urriaren 8koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren abuztuaren 11ko 97/2021 Foru Aginduaren testuan atzemandako akatsak zuzentzen baitira. Foru Agindu horren bidez ataletik beherako unitate administratiboen egitura aldatu zen Nafarroako Foru Ogasuna erakunde autonomoan. Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren abuztuaren 11ko 97/2021 Foru Aginduaren bidez, ataletik beherako unitate administratiboen egitura aldatu zen Nafarroako Foru Ogasuna erakunde autonomoan. Foru agindu hori 2021eko 194. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 19koan.

Aipatu foru aginduan akatsak atzeman direnez Zergadunari Laguntza Emateko Ataleko Zergadunari Laguntza ematea Koordinatzeko bi bulegoei dagokienez, bidezkoa da horiek zuzentzea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 125. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Horrenbestez,

AGINTZEN DUT:

1. Abuztuaren 11ko 97/2021 Foru Aginduaren azalpen zatiaren testua zuzentzen da, honela:

Honako hau dioen tokian: “Zergadunari Laguntza Emateko Atalean, Zergadunari Laguntza Ematea Koordinatzeko 1. Bulegoa sortzen da. Haren helburua izanen da zergadunei ematen zaien arreta eta laguntza koordinatzea Iruñeko zerga-bulegoaren eremuan.

Gainerako zerga-bulegoetan (gaur egun, Tuteran, Lizarran, Tafallan eta Donezteben) herritarrei ematen zaizkien zerbitzuak koordinatzeko, Zergadunari Laguntza Ematea Koordinatzeko 2. Bulegoa sortzen da, Aholkularitza, Prestakuntza eta Koordinazio Bulegoa kendurik.”

Honako hau behar du: “Zergadunari Laguntza Emateko Atalean, Zergadunari...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR