111/2014 FORU AGINDUA, urriaren 29koa, Osasuneko kontseilariak emana, Nafarroako Ospitaleguneko Endokrinologia eta Nutrizio Zerbitzua sortzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onesten dituen uztailaren 18ko 62/2012 Foru Dekretuak, atariko III. atalean, aditzera ematen du erakundearen egitura osatuz joanen dela osasun laguntzaren arloan, eta, horretarako, foru dekretu eta foru agindu argiak emanen direla, estatutuen helburu beretara bideratuak.

Bestalde, foru dekretu horren 13.2 artikuluak ezartzen du laguntza zerbitzuak eta hortik beherako gainerako unitate organikoak Osasuneko kontseilariaren foru aginduen bidez ezarriko direla.

Nafarroako Ospitaleko Endokrinologia Zerbitzua eta Bideko Ama Birjina Ospitaleko Dietetikaren eta Nutrizio Klinikoaren Atala, hurrenez hurren, pixkanaka eratu eta garatu dira.

Osasuneko kontseilariaren ekainaren 18ko 59/2010 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Ospitalegunea osatzen duten zerbitzu, atal eta unitateen izenak egokitu ziren, harik eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko laguntza zentroetatik zetozenak bateratu arte, horiek baitaude jatorrian.

Une honetan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketa Zuzendaritzak proposatzen du Endokrinologia eta Nutrizio Zerbitzu batean integratzea gaur egungo Endokrinologia Zerbitzuaren eta Dietetikaren eta Nutrizio Klinikoaren Atalaren egitura organikoak. Medikuntzako espezialitatea “Endokrinologia eta Nutrizioa” deitzea da bat egitearen arrazoia; izan ere, egitura sinplifikatu eta antolatzen du, pazientearenganako arretaren kalitatea hobetzen du, koordinatuago dagoelako, protokolo komunekiko eta zirkuitu kliniko integratuekiko koordinazioa hobetzen du, baliabideak optimizatzen ditu, eta patologia metabolikoetako irakaskuntzaren eta ikerketaren kudeaketa partekatzen.

Horrenbestez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak proposaturik, eta uztailaren 18ko 62/2012 Foru Dekretuak eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz.

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Endokrinologia eta Nutrizio Zerbitzua sortzea.

    Nafarroako Ospitaleguneko Endokrinologia eta Nutrizio Zerbitzua sortzen da, bertan Nafarroako Ospitaleguneko Endokrinologia Zerbitzuko eta Dietetikaren eta Nutrizio Klinikoaren Ataleko giza baliabideak eta baliabide materialak integratuta.

  2. artikulula. Eginkizunak.

    Nafarroako Ospitaleguneko Endokrinologia eta Nutrizio Zerbitzuak, zuzenean Nafarroako Ospitaleguneko Zerbitzu Medikoen Zuzendariordetzaren menpean, behar diren eginkizunak beteko ditu Endokrinologiaren eta Nutrizioaren arlo...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR