11/2021 FORU LEGEA, ekainaren 22koa, 934.015 euroko aparteko kreditu bat ematen duena Lurralde Kohesiorako Departamenturako.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

148. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 25a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak 11/2021 FORU LEGEA, ekainaren 22koa, 934.015 euroko aparteko kreditu bat ematen duena Lurralde Kohesiorako Departamenturako. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, 934.015 EUROKO APARTEKO KREDITU BAT EMATEN DUENA LURRALDE KOHESIORAKO DEPARTAMENTURAKO.

HITZAURREA

Lurralde Kohesiorako Departamentuko Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusian ikusi da jarduketa batzuk finantzatu behar direla Eloko eta Baztango udaletan, eta ez dagoela horretarako krediturik.

Lehenik, Baztango udalerriaren ipar-mendebaldean dauden Aritzakun eta Urritzate auzoetan, non populazioa sakabanatutako baserrietan bizi den, haraneko hirigune nagusietatik aparte, agerikoa da komunikazio bideak ez direla egokiak, bi auzoak lotzen dituen bidea nagusiki zabor-legarrezkoa baita. Horri gehitu behar zaizkio baserrietara doazen adarrak, horiek ere zabor-legarrezkoak. Gaur egun Aritzakunen eta Urritzaten hogeita bi lagun bizi dira, adin desberdinetakoak eta, beraz, behar desberdinak sortzen dira bertan. Komunikazio bideaz azaldutako egoerak, ordea, zailtzen du zerbitzu batzuk baliatzeko aukera, besteak beste oinarrizko zerbitzu publikoak. Sarbide nagusia traba bat da, eragin handia du bertakoen eguneroko bizimoduan eta ez du batere laguntzen jendea zona horretan bizitzen gelditu dadin. Inguru horietan daude Urritzate-Aritzakun-Gorramendiko KBEak eta Irubelakaskoa eta Itxusi natura-erreserbak. Aipatutako natura-eremu horien kudeaketaren zati bat artzaintzan eta gizakien ezinbesteko presentzian oinarritzen da, inguruaren erabilera jasangarria eginez.

Beraz, behar-beharrezkoa da Aritzakun eta Urritzateko komunikazio bide nagusian jarduketaren bat egitea.

Bigarrenik, NA-2420 errepidearen eta Eloko hirigunearen arteko bidegurutzearen trazadura zehaztugabea denez, ibilgailuen trafikoa sortzen da, sartu eta ateratzekoa, bide bazter berean T itxurako bi bidegurutzetan, eta horrek mugimendu desberdinak elkar lotzen ditu, zalantzak sortuz eta sarbide horretan istripuetarako arriskua handituz. Bi bidegurutze horiek, gainera, loturik daude barrutik NA-2420 errepidearekiko paraleloa den beste adar batekin, eta horrek ere areagotzen ditu mugimenduen arazoak.

Proiektuko konponbideak 50 cm murrizten du errepidearen zeharkako sekzioa eta, beraz, Eloko egungo...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR