11/2017 FORU DEKRETUA, otsailaren 22koa. Honen bidez aldatzen da abuztuaren 28ko 134/2015 Foru Dekretua, Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren uztailaren 22ko 8/2015 Foru Dekretuak (abuztuaren 10eko 23/2015 eta irailaren 7ko 33/2016 foru dekretuek aldatua) ezarri zituen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura eta departamentu bakoitzaren eskumen-esparrua.

Abuztuaren 12ko 53/2015 Foru Dekretuaren bidez ezarri zen Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren oinarrizko egitura.

Abuztuaren 28ko 134/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren egitura organikoa.

Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusiak aldaketa bat proposatu du Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuan, Kontu-hartze Orokorraren Zerbitzuari dagokionez.

Horrenbestez, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2017ko otsailaren 22ko bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.–Aldatzen da abuztuaren 28ko 134/2015 Foru Dekretua, Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuena, honela:

Bat.–22. artikulua aldatu da eta honela idatzita agertuko da:

“22. artikulua. Kontu-hartze Orokorraren Zerbitzuaren egitura.

Kontu-hartze Orokorraren Zerbitzuak honako atal hauek ditu:

  1. Kontu-hartze Atala.

  2. Kontrol Juridikoaren Atala.

  3. Auditoretza Atala.

  4. Egitura Funtsen Finantza Kontrolerako Atala.

  5. NBEUF-LGENF Diru-laguntzen Finantza Kontrolerako Atala.”

Bi.–23. bis artikulua gehitu da. Hauxe esanen du:

“23 bis artikulua. Kontrol Juridikoaren Atalaren eginkizunak.

  1. Kontrol Juridikoaren Atalak, Zuzendaritza Nagusiaren gaiei dagokienez, eginkizun hauek izanen ditu:

    –Aholkularitza juridikoa ematea Kontu-hartzailetza Orokorrari, kontu-hartzailetza delegatuei eta Kontu-hartze Orokorraren Zerbitzua osatzen duten atalei.

    –Zerbitzuaren gaietan, jurisprudentziaren, doktrinaren eta interes juridikoko informazioen segimendua, bilketa eta zabalkundea egitea.

    –Kontu-hartzailetza delegatuek gauzatutako kontu-hartzailetza eginkizunen ondorioz pizten diren desadostasunak, kontu-hartzailetza horiek...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR