107/2015 FORU AGINDUA, martxoaren 20koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, hala eskatzen duten Nafarroako toki entitateen idazkari lanpostuak aldi baterako betetzeko izangaien zerrendak onesten dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeak 246 (ter) artikuluaren 3. idatz-zatiak adierazten du gaikuntza prozesuetan aurreikusitako probak gainditu eta deialdiaren xedeko lanpostu hutsak betetzeko izendatzen ez diren izangaiak Toki Administrazioko Departamentuak izendatzen ahalko dituela hari eskaera egiten dioten toki entitateek araubide administratiboan kontratatu eta lanpostu horiei dagozkien eginkizunak aldi baterako bete ditzaten.

Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariak maiatzaren 11n emandako 196/2012 Foru Aginduaren bidez, onetsi zen Nafarroako toki entitateetako idazkari lanpostuetan aritzeko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak ematen duen gaikuntza lortzeko eta lanpostu horietan oposizio-lehiaketa bidez sartzeko deialdia.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 246. (ter) artikuluaren 3. idatz-zatian ezarritakoari jarraikiz, eta Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluaren 2. idatz-zatiko a) eta b) epigrafeetan aldi baterako langileak hautatzeko ezarrita dauden sistemekin bat, eta aplikagarri diren gainerako arauekin bat, aipatu deialdiaren 11. oinarrian erabakita gelditu zen hautapen prozesu honetan parte hartu eta deialdiko lehenengo ariketa bederen gainditzen duten izangaiekin aldi baterako kontratazioetarako izangai zerrendak prestatu eta arautuko direla.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak ekainaren 5ean emandako 187/2013 Foru Aginduaren bidez, hala eskatu zuten Nafarroako toki entitateen idazkari, A taldeko kontu-hartzaile eta B taldeko kontu-hartzaile lanpostuak aldi baterako betetzeko izangaien zerrendak kudeatuko dituzten arauak onetsi ziren. Foru agindu hori 2013ko ekainaren 17ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen. Bada, horren bigarren arauan, aipatu zerrendak onesteko irizpideak arautu ziren.

Arau horiek aplikatzeko, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak, ekainaren 17an emandako 207/2013 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako toki entitateen idazkari lanpostuak aldi baterako betetzeko izangaien zerrendak onetsi ziren. Horien aurka administrazioarekiko auzi-errekurtso bat paratu zen eta Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salak 2015eko otsailaren 23an emaniko epaiak errekurtsoa baietsi. Epaiak bigarren arauaren zati bat baliogabetu zuen.

Epaia betetzearren, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak martxoaren 6an emandako 84/2015 Foru Aginduaren bidez, aldatu ziren Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak ekainaren 5ean emandako 187/2013 Foru Aginduak onetsitako kudeaketarako bigarren arauaren I. idatz-zatia eta II. idatz-zatiko lehen lerroaldea. Beraz, izangaien zerrendak onesteko irizpideak behin betiko arautu ziren, modu honetan:

“I.–Hala eskatzen duten Nafarroako toki entitateen idazkari, A taldeko kontu-hartzaile eta B taldeko kontu-hartzaile lanpostuetako eginkizunetan aldi baterako aritzeko, lanpostu motaren, hurrengo zerrenden eta haien arteko lehentasun ordena honen arabera eratuko dira araubide administratiboan kontratatzeko izangaien zerrendak:

  1. ...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR