107/2014 FORU DEKRETUA, azaroaren 12koa, Nafarroan nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiategiei lotutako produktuen salmenta zuzena arautzen duen apirilaren 20ko 8/2010 Foru Legea garatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Nafarroan nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiategiei lotutako produktuen salmenta zuzena arautzen duen apirilaren 20ko 8/2010 Foru Legearen xedapen iragankorrean xedatutakoari jarraikiz, Nafarroako Gobernuak erregelamendu bidez arautuko ditu, aplikatzekoa den araudiarekin bat eta, zehazki, Europako 852/2004 eta 853/2004 erregelamenduekin eta horiek garatzen dituzten arauekin bat, nekazaritzako elikagaien kalitatearen eta segurtasunaren arloko arriskuak kontrolatzeko sistemak eta gainontzeko araudi aplikagarria, nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiategiari lotutako nekazaritzako produktuen salmenta zuzenerako.

Foru lege horren xedea, bere 1. artikuluan ezarritakoa, da nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiategiei lotutako nekazaritzako elikagaien zuzeneko salmenta, prestaketa eta produkzioa arautzea eta sustatzea. Eta helburuak, honako hauek dira:

  1. Nekazaritzako egiturak hobetzea, nekazaritzatik eta abeltzaintzatik bizi diren pertsonentzat errenta duinak eta kontsumitzaileentzat prezio bidezkoak lortzeko.

  2. Nekazaritzako, abeltzaintzako edota elikagaien ustiategi edo enpresa bideragarriak eta iraungarriak sortzea eta sustatzea.

  3. Ziurtatzea lehenengo sektoreko ustiategien jarraipena, landa inguruneko garapen ekonomikoaren oinarrizko tresna baitira, eta tokiko baliabideei lotuago dauden sistemak mantentzea, ahalik eta pertsona gehienek iraun dezaten familia-nekazaritzaren esparruan.

  4. Nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiategien biziraupena ahalbidetuko duen balio erantsi gehigarri bat lortzeko aukera ematea.

  5. Enplegua sortzea, nekazari gazteak jarduera horretan hastea eta enpleguaren egonkortasuna erraztea.

  6. Gure nekazariak eta abeltzainak lehiatu ahal izatea araudi hau aspalditik duten Europako beste erkidegoetakoen baldintza beretan.

  7. Produktu “berezituen” aukera bat sortzea, haien kalitateari, osasungarritasunari eta onargarritasunari begira, gizartean gero eta gehiago baloratzen den merkatua asetzeko.

  8. Merkaturatze-zirkuitu laburrak eta zuzenak sustatzea, ekoizlearen eta eroslearen aprobetxamendu zuzena ahalbidetze aldera, produktu horien lekualdatze-, bitartekaritza- eta merkaturatze-gastuen murrizketaren ondorioz.

    Foru legeak dioenez, manu batzuk erregelamenduz garatuko dira; beraz, beharrezkoa da gaurko araudia osatzea, kontuan hartuta, aurrekoaz gain, nekazaritzako elikagaien ustiategien produktuak merkaturatzeko mota honi aplikatzen zaion Europar Batasuneko araudia, baita Espainiakoa eta Nafarroakoa ere.

    8/2010 Foru Legearen helburuak nasai definitu dira, eta argi dago lege horrek arloko operadoreek behartzen dituela kontsumitzaileendako elikagaien segurtasuna bermatzen duten eskakizun eta betekizun guztiak betetzera, aplikagarria den araudiarekin bat.

    Horregatik, 8/2010 Foru Legearen garapenean xedapen hauek, besteak beste, kontuan hartu behar dira oinarri gisa:

    –Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2002ko urtarrilaren 28ko 178/2002 (EE) Erregelamendua, Elikagaiei buruzko legeen printzipio eta betekizun orokorrak ezarri, Elikagaien Segurtasuneko Europar Agintaritza sortu eta elikagaien segurtasunari buruzko prozedurak finkatzen dituena. Erregelamendu horrek ardura nagusi hau, besteak beste, ezartzen du elikagaien enpresen operadoreentzat: merkaturatzen dituzten elikagaien segurtasuna eta haien trazabilitatea elikagaien katearen etapa guztietan.

    –Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2004ko apirilaren 29ko 852/2004 (EE) Erregelamendua, elikagaien higieneari buruzkoa; elikagaien enpresaren operadorearentzako eskakizun hau aipatzen du, besteak beste: elikagaiak ekoiztu, eraldatu eta banatzen dituzten bere kontrolpeko establezimendu guztien berri ematea agintaritza eskudunari, honek eskatutako eran, erregistroan sartzeko. Erregelamenduaren hitzaurrean adierazten den bezala, baimena ematen da Arriskuen azterketa eta kontrolgune kritikoena (HACCP) sisteman oinarria duten prozedurak malgutasunez ezartzeko, egoera guztietan aplika daitezen. Elikagaien enpresa txikietan autokontrolerako sistemen aplikazio malgu horri lotuta, erregelamenduaren 7. artikuluak adierazten du Europar Batasuneko estatuek sustatuko dituztela estatu bakoitzeko higieneko praktika zuzenen gidak, eta, 8. artikuluarekin bat, HACCP sistemaren printzipioak aplikatzearren, Europar Batasuneko gidak eginen dira 9. artikuluaren arabera. Giden zabalkundea eta erabilera bultzatuko da, Espainiakoena nahiz Europar Batasunekoena. Hala ere, elikagaien enpresen operadoreek beren borondatez erabiliko dituzte gida horiek.

    –Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2004ko apirilaren 29ko 853/2004 (EE) Erregelamendua, animalia-jatorria duten elikagaien higieneari buruzko arau espezifikoak zehazten dituena; beste gai batzuen artean, honako hau zehazten du: erregelamenduaren arabera, baimena zein kasutan den derrigorrezkoa; eta animalia-jatorria duten elikagaiak biltegiratu, garraiatu eta haien osasun marka egiteko baldintzak.

    –Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren urriaren 25eko 1169/2011 (EB) Erregelamendua, elikagaien inguruan.

    kontsumitzaileei ematen zaien informazioari buruzkoa, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1924/2006 eta 1925/2006 (EE) erregelamenduak aldatzen dituena eta honako arau hauek indargabetzen dituena: Batzordearen...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR