101/2019 FORU AGINDUA, apirilaren 25ekoa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitatean hazitarako patataren ekoizpena arautzen duen uztailaren 11ko 255/2006 Foru Agindua aldatzen duena, “Pirinio aldea” eskualdean Orreagako udal-mugartea sartzeko.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Hazitarako patata kontrolatu eta ziurtatzeko Erregelamendu teknikoa onesten duen urtarrilaren 29ko 27/2016 Errege Dekretuak 4.1 artikuluan ezartzen du autonomia erkidegoetako organo eskudunek baimendutako eskualdeetan ekoitziko dela hazitarako patata, edo Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak baimendutakoetan, baldin eta eskualde horien eremuak autonomia erkidego bat baino gehiago hartzen baditu.

Uztailaren 11ko 255/2006 Foru Aginduaren bidez, hazitarako patataren ekoizpena arautu zen Nafarroako Foru Komunitatean. Foru agindu horretan ezartzen dira hazitarako patata ekoizteko baimena duten eskualdeak eta udal-mugarteak. Urtarrilaren 24ko 30/2009, apirilaren 14ko 153/2011, ekainaren 14ko 189/2013, abuztuaren 29ko 304/2014, irailaren 29ko 73/2015 eta irailaren 6ko 315/2016 foru aginduen bidez aldatu da uztailaren 11ko 255/2006 Foru Agindu hori, zenbait udalerri sartzeko, eremu horretako nekazarien interesa eta baldintza agronomikoak kontuan hartuta.

Hazitarako patataren INTIA entitate laguntzaileak eskaera aurkeztu du baimen dezaten hazitarako patata ekoiztea Orreagako udal-mugartean eta udalerri hori sar dezaten aipatutako foru aginduan. Nekazaritza Zerbitzuak eskaera horren aldeko txostena eman du. Nafarroako eremu berrietan bestelako laborantzak proposatzea bereziki interesgarria da, eskualde horietan nekazaritzaren, ekonomiaren eta gizartearen garapen egokia lortzeko.

Hortaz, bidezkoa da Nafarroako Foru Komunitatean hazitarako patataren ekoizpena arautu zuen 2006ko uztailaren 11ko 255/2006 Foru Aginduaren 2. artikulua aldatzea, Orreagako udal-mugartea Pirinio aldean sartzeko.

Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzko ekainaren 21eko 11/2012 Foru Legea betetzeko, foru agindu hau aztergai jarri da herritarrek gomendioak aurkez ditzaten.

Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Zuzendaritza Nagusiak proposaturik, aipatutako araudiak ezarritako esparruaren barrenean, bidezko da Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak arau bat ematea aipatutako udalerria hazitarako patata ekoizteko eskualde batean sartzeko.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

Artikulu bakarra. Nafarroako Foru Komunitatean...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR