100E/2022 FORU AGINDUA, martxoaren 18koa, Osasuneko kontseilariak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan “Indarkeriaren biktima diren emakumeei eta haien seme-alabei arreta integratua emateko Lantalde Teknikoa” sortzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

113. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 8a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.3. Foru Aginduak 100E/2022 FORU AGINDUA, martxoaren 18koa, Osasuneko kontseilariak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan “Indarkeriaren biktima diren emakumeei eta haien seme-alabei arreta integratua emateko Lantalde Teknikoa” sortzen duena. 2000ko irailean, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak oinarrizko osasun laguntza eta laguntza espezializatua koordinatzeko plana onetsi zuen, besteak beste, sistemaren eraginkortasuna eta efizientzia areagotzeko, bi laguntza maila horietako medikuen arteko etengabeko harremanean oinarrituta.

Plan horrek zenbait helburu estrategiko jasotzen ditu, besteak beste, bi laguntza maila horietako arduradun klinikoen arteko harreman-bideak ezartzea eta unean-unean lehentasunezkotzat jotzen diren arlo klinikoetan edo espezialitateetan hobekuntza-planak egitea.

Emakumeen eta haien seme-alaben aurkako indarkeriari ikuspegi soziosanitariotik eraginkortasunez ekiteko, prebentzioa, detekzioa, arreta eta errekuperazioa hartu behar dira kontuan. Horrek emakumeen aurkako indarkeriaren alderdi biologikoak, psikologikoak eta sozialak kontuan hartzen dituen ikuspegi integrala eskatzen du. Era berean, arreta kontinuista behar du, arreta horretan inplikatuak dauden profesionalak barne hartzen dituena, batez ere oinarrizko osasun laguntzako profesionalak, osasun mentalekoak, laguntza espezializatukoak, larrialdietako zerbitzuetakoak, ginekologiakoak, pediatriakoak eta sexu- eta ugalketa-osasunaren arretarako zentroetakoak. Arreta horren bidez, emakumeari prozesu osoan zehar lagundu behar zaio.

Arretak uniformetasuna bermatu behar du, bai eta integrazioa ere emakumeen eta haien seme-alaben aurkako indarkeriaren esparruko laguntza soziosanitarioaren sare osoan, helburua izanik indarkeriaren biktima den emakumea detektatzea eta prozesu osoan jardutea eta lagun egitea, oinarrizko osasun laguntzako, laguntza espezializatuko eta ospitaleratze arloko esparru guztietan, apirilaren 10eko 14/2015 Foru Legeak ezartzen duen bezala, emakumeen aurkako indarkeriaren aurka jarduteko eta osasun profesionalen jarduera proaktiboak sustatzeko.

Aipatutako helburu estrategikoak bermatzeko, beharrezkotzat jo zen aipatutako espezialitate edo arlo kliniko bakoitzean bi laguntza maila horietako medikuek eta teknikariek osatutako lantalde tekniko bat eratzea.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Osasun Laguntzaren Eraginkortasun eta...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR