100/2021 FORU DEKRETUA, azaroaren 24koa, Nafarroako Foru Komunitateko kirolaren goresmen sariak arautzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

279. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 14a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.2. Foru Dekretuak 100/2021 FORU DEKRETUA, azaroaren 24koa, Nafarroako Foru Komunitateko kirolaren goresmen sariak arautzen dituena. Abenduaren 21eko 363/1998 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko kirolaren goresmen sariak eratu ziren, eta horiek emateko oinarrizko araubidea arautu zen. Sari horiek orain arte urtero eman izan dira, eta honako hauek dira: Kirol Merezimenduaren Dominak (urrezkoa eta zilarrezkoa), Nafarroako Kirolaren Ohorezko Aipamenak eta Nafarroako Kirolaren Sariak.

Ondoren, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteriako kontseilariaren apirilaren 5eko 42/2001 Foru Aginduak, Nafarroako Foru Komunitateko kirolaren goresmen sariak nola eman arautu zuenak, sari horien zenbait alderdi zehaztu zituen.

Azken edizioetako eskarmentuak eta Nafarroako Foru Komunitatean kirol sarearen etengabeko bilakaerak beharrezko egiten dute kirol sariak eta horien helburuak birplanteatzea, horiek emateko prozedura malgutuz eta arinduz, eta kirol-jarduera fisikoen garapenean (alderdi ezberdinetan) beren denbora eta esfortzua ematen duten pertsona eta entitateen aitortza sozialaren espiritua errespetatuz. Hori guztia, kirol-jarduera sustatzeko xedez.

Horrenbestez, Kultura eta Kiroleko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2021eko azaroaren 24an egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. Hauek dira Nafarroako Foru Komunitateko kirolaren goresmen sariak:

  1. Nafarroako Kirol Merezimenduaren Domina: Aparteko saria da, eta urtero ematen ahalko da aitortzeko Foru Komunitatean kirol-jarduera fisikoak sustatzearen alde goi mailako zerbitzuak, oro har, eman dituzten pertsona fisiko edo juridikoen ibilbidea.

    Nafarroako Kirol Merezimenduaren Domina urrezko edo zilarrezko kategoriatan ematen ahalko da. Kirol Merezimenduaren Urrezko Domina da kirol-jarduera fisikoen eskumenen esparruan Foru Komunitateak ematen ahal duen goresmenik handiena.

  2. Nafarroako Kirolaren Ohorezko Aipamena: Aparteko sari bat da, eta urtero ematen ahalko da aitortzeko Foru Komunitatean pertsona fisiko edo juridikoen jarduketa nabarmenak, oro har, kirol-jarduera fisikoak sustatu edo praktikatzearen alde. Halaber, jarduera horiek sustatzen jardun duten erakunde juridikoen urteurrenak aitortzeko helburua izanen du.

  3. Nafarroako Kirol Saria: Urtero ematen den saria da, eta haren helburua da aitortzea Nafarroako pertsona fisiko edo juridikoek urtean...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR