10/2020 FORU DEKRETUA, otsailaren 12koa, Nafarroan Natura 2000 Sarearen barruan dauden kontserbazio bereziko eremuen kudeaketa planen indarraldia luzatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

36. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 21a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.2. Foru Dekretuak 10/2020 FORU DEKRETUA, otsailaren 12koa, Nafarroan Natura 2000 Sarearen barruan dauden kontserbazio bereziko eremuen kudeaketa planen indarraldia luzatzen duena. ZIOEN AZALPENA

Kontseiluak, 1992ko maiatzaren 21ean, Natur Habitatak eta Basa Fauna eta Flora Kontserbatzeari buruz emandako 92/43/EEE Zuzentarauan ezarritakoarekin bat, Nafarroan kontserbazio bereziko 42 eremu izendatu dira eta haiei dagozkien kudeaketa planak onetsi dira, kasuan kasuko foru dekretuen bidez.

Kudeaketa plan horien indarraldia foru dekretu horietako azken xedapenetako lehenean ezarrita dago, “Bertizko Jaurerria” lekuaren kasukoan izan ezik, non arlo hori lekua erabili eta kudeatzeko plan zuzentzailean arautzen baita.

Onetsitako kudeaketa planetan epe luzeko plangintza ezartzen da, elementu hauekin: gako-elementuak (ardatz nagusiak, espazioaren babes aktiboaren oinarri direnak), azken helburuak, araudia eta kudeaketarako jarraibide edo orientabideak. Epe laburreko plangintza ere bada, planen indarraldian egin beharreko jarduketak (neurriak) dituena.

Epe luzerako plangintza mugagabea dela ezarrita dago. Dena dela, bai helburu operatiboek, bai jarduketek, iraungitze data bat dute.

Leku horien kudeaketan pilatutako esperientziak erakutsi du komenigarria dela, oro har, planetan aurreikusitako jarduketak berrikusi eta eguneratzeko aukera ematea, egikaritzen diren neurrien ordez beste batzuk ezartzeko, egikaritzeko zailak diren jarduketak berriz formulatzeko eta, finean, neurriak kudeaketa plan bakoitzaren garapen eta bilakaerara moldatzeko. Neurri horiek foru aginduen bidez eguneratzea, eta ez foru dekretuen bidez, lagungarria izan daiteke planak eraginkorragoak izan daitezen. Bestalde, komenigarria da planetan egikaritu gabe gelditzen diren neurri edo jarduketek indarrean segitzea harik eta haiek ordezteko beste neurri batzuk ezartzen diren arte.

Horrenbestez, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2020ko otsailaren 12an egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. artikulua.

Eranskinean azaltzen diren foru dekretuen azken xedapenetako lehenaren testua aldatzen da, honela geldituko baita:

“Azken xedapenetan lehena.–Kudeaketa planaren indarraldia.

1. Hauxe da foru dekretu honen bidez onesten den kudeaketa planaren indarraldia:

  1. Mugagabea, gako-elementuei, azken helburuei, arauei eta...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR