10/2018 FORU LEGEA, maiatzaren 30ekoa, Sociedad de Desarrollo de Navarra SLri baimena ematen diona mailegu eta abal zehatz batzuk eman diezazkion Dynamobel SAri.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, SOCIEDAD DE DESARROLLO DE NAVARRA SLRI BAIMENA EMATEN DIONA MAILEGU ETA ABAL ZEHATZ BATZUK EMAN DIEZAZKION DYNAMOBEL SARI.

ATARIKOA

Sociedad de Desarrollo de Navarra SL sozietate publikoak berariazko baimena eskatu dio Parlamentuari zenbait mailegu eta/edo abal eragiketa formalizatzeko Dynamobel SArekin.

Maiatzaren 16ko 10/2014 Foru Legeak egin zion aldaketaren ondoren, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 75. artikuluaren 3. apartatuan eta 82.ter artikuluaren 2. apartatuan Parlamentuaren berariazko baimena exigitzen da edozein pertsona fisiko edo juridiko abalen edo maileguen onuradun izateko, horien zenbatekoa ekitaldi bakoitzeko Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legean ezarritako gehieneko arrisku biziaren ehuneko 5 baino gehiagokoa denean. Gehieneko arrisku bizia entitate emailearen arabera aintzat hartzen da; hau da, abalak edo maileguak nork ematen dituen: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak ala haren menpeko entitateek.

Maiatzaren 16ko 10/2014 Foru Legea urriaren 28ko 19/2014 Foru Legeak aldatu eta xedapen iragankor bakarra gehitu zion, zeinak ezartzen baitu sozietate publikoek eman beharreko abal eta maileguen gehieneko arrisku bizia: 185 milioi eurokoa, abalen kasuan, eta 180 milioi eurokoa, maileguen kasuan. Xedapen iragankor horrek ezartzen du, halaber, muga horiek ez badira ezartzen aurrekontuei buruzko foru legearen bidez, hurrengo ekitaldietan abal eta maileguen gehieneko arrisku bizia hau izanen dela: aurreko ekitaldiaren amaieran dagoen gehieneko arrisku biziari 15 eta 30 milioi euro gehitzearen emaitza, hurrenez hurren. Aldaketa berri hori 2014ko azaroaren 12ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, eta biharamunean hartu zuen indarra.

Lege-xedapen horiekin eta Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko ondorengo foru legeekin bat, enpresa entitate publikoen, fundazio publikoen eta sozietate publikoen maileguetarako gehieneko arrisku biziaren zenbatekoa 180.000.000 eurotik 100.507.924 eurora bitartekoa da; beraz, zenbateko horien % 5, hurrenez hurren, 9.000.000 euro da gehienez eta 5.025.396 euro, gutxienez. Bestetik, abaletarako gehieneko arrisku biziaren zenbatekoa 185.000.000 eurotik 111.000.000 eurora bitartekoa da; beraz, zenbateko horien % 5...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR