1/2023 FORU AGINDUA, otsailaren 13koa, Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariak emana, zeinaren bidez ezartzen baitira departamentu honetako gutxieneko zerbitzuak eta horiei arreta emateko behar diren langileak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan 2023ko otsailaren 15ean egitekoa den greba dela eta.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

39. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 23a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.7. BESTELAKOAK 1/2023 FORU AGINDUA, otsailaren 13koa, Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariak emana, zeinaren bidez ezartzen baitira departamentu honetako gutxieneko zerbitzuak eta horiei arreta emateko behar diren langileak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan 2023ko otsailaren 15ean egitekoa den greba dela eta. LAB, CCOO, ELA, UGT eta STEILAS sindikatuek deialdi bat egin dute Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan greba egiteko 2023ko otsailaren 15ean.

Kontuan harturik Justizia Administrazioak ematen dituen zerbitzu batzuen izaera publiko eta funtsezkoa, beharrezkoa da neurriak hartzea herritarrei konpondu ezinezko kalteak saihesteko. Kontuan harturik, orobat, enplegatu publiko guztiek konstituzio-eskubidea dutela iragarritako lanuztean parte hartzeko ala ez, eskubide hori babestu behar da, eta, aldi berean, Administrazioaren zentroen eta bulegoen funtzionamendua bermatu.

Egoera honetan aplikagarria den ekainaren 10eko 119/2002 Foru Dekretuaren 2.1 artikuluak, lehenengo xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera, Nafarroako Gobernuko kontseilariei ahalmena ematen die, grebaren deialdia egin duten sindikatuei entzun ondoren, zehatz ditzaten funtsezko prestazio publikoetarako gutxieneko zerbitzuak eta horiei arreta emateko behar diren langileak.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko organo eskudunek behar diren jarduketak egin dituzte Greba Batzordearekin, eta, hala, Administrazioan gutxieneko zerbitzuak emateko behar diren langileak zehaztu behar dira.

Justizia Administrazioan gutxieneko zerbitzuak zehaztu behar dira etengabeko jarduera bermatzearren herritarrei kalte konponezina eragiten ahal dieten alderdietan, dela jurisdikzio-babesa modu itzulezinean galarazteagatik, dela herritarrek auzitegietan jardutean segurtasun juridikoaren printzipioaren aurkako egoera sortzeagatik; izan ere, bi kasu horietan, benetako babes judizialerako eskubidea urratuko litzateke, zeina Konstituzioaren 24. artikuluan bermatua baitago.

Ildo horretan, Justizia Administrazioan funtsezkotzat jo behar dira zerbitzu publikoa bermatzeko ezinbestean funtzionatzen egon behar duten zerbitzuak. Hala, ulertu behar da epe baten mende dauden jarduketak, presoekiko kausak, kautelazko neurriak, dokumentuen erregistroa edo jadanik finkatuak dauden ikustaldiak ezin direla inola...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR