1/2021 FORU AGINDUA, urtarrilaren 13koa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez luzatzen eta partez aldatzen baitira Osasuneko kontseilariaren abenduaren 14ko 63/2020 Foru Aginduaren bidez hartutako prebentzio neurri apartekoak Nafarroako Foru Komunitaterako, COVID-19ak eragindako egoera epidemiologikoak izandako bilakaeraren ondorioz.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

9. ALDIZKARIA - 2021ko urtarrilaren 14a - BEREZIA 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.3. Foru Aginduak 1/2021 FORU AGINDUA, urtarrilaren 13koa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez luzatzen eta partez aldatzen baitira Osasuneko kontseilariaren abenduaren 14ko 63/2020 Foru Aginduaren bidez hartutako prebentzio neurri apartekoak Nafarroako Foru Komunitaterako, COVID-19ak eragindako egoera epidemiologikoak izandako bilakaeraren ondorioz. 2020ko ekainaren 20an, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Nafarroako Gobernuaren erabaki bat, 2020ko ekainaren 19koa, Nafarroako Foru Komunitatea normaltasun berrian sartzen zela deklaratzen zuena eta COVID-19ak eragindako osasun krisiari aurre egiteko beharrezko prebentzio neurriak ematen zituena, normaltasun berrirako trantsizio planaren 3. fasea gainditu ondoren.

Erabaki horren xedea zen prebentzio, euste eta koordinazio neurri urgenteak ezartzea COVID-19ak eragindako osasun krisiari aurre egiteko eta, orobat, gerta zitezkeen berragertzeei aurrea hartzeko, behin Nafarroako Foru Komunitatean 3. fasea gaindituta eta alarma egoerak indarra galdu ondoren.

Aipatutako erabakiaren 5. puntuan xedatzen denez, bertan ezarritako prebentzio neurrien etengabeko jarraipena eta ebaluazioa eginen da, unean uneko egoera epidemiologikorako eta osasun egoerarako egokiak direla bermatzeko.

Erabaki horrek ezartzen du, halaber, Osasun Departamentuaren titularrak, osasun arloko agintari gisa, erabaki hori aplikatzeko beharrezkoak diren neurriak hartzen ahalko dituela eta, beharrezkoa bada, neurriak gehitu, osatu edo murrizten ahalko dituela, betiere aplikatzekoa den araudiarekin bat eta bilakaera epidemiologikoa aintzat hartuta.

Osasuneko kontseilariaren urriaren 21eko 57/2020 Foru Aginduaren bidez, berariazko prebentzio neurri apartekoak hartu ziren Nafarroako Foru Komunitaterako, COVID-19ak eragindako egoera epidemiologikoak izan zuen bilakaeraren ondorioz. Foru agindu horretan, aparteko neurri murriztaile batzuk onetsi ziren. Izan ere, lehenik eta behin, “osasun-hesi” bat ezarri zen Nafarroako Foru Komunitate osoaren perimetroko sarrerak eta irteerak mugatzeko; ostalaritza- eta jatetxe-zerbitzuen jarduera eten zen; mugatu egin zen txikizkako merkataritza ixteko ordutegia, bai eta hipermerkatu, azalera ertain eta handiko saltoki, merkataritza-parke edo horien parte diren establezimenduena eta bestelako zerbitzuena ere; mugak ezarri ziren garraio publikoaren jardueran; pertsona kopuru mugatua mantendu zen eremu publiko eta pribatuko bilkuretarako; mugatu egin zen aire zabalean erabiltzen diren kirol-eremuak, haurren jolas-eremuak edo -parkeak erabiltzeko ordutegia; eten egin zen joko- eta apustu-lokalen jarduera, bai eta ekitaldietarako funtzio anitzeko espazioak dituzten establezimenduena ere. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak berretsi zuen foru agindu hori, 2020ko urriaren 22an emandako autoaren bidez.

Geroago, urriaren 25eko 926/2020 Errege Dekretua onetsi zen, zeinaren bidez alarma egoera deklaratu baitzen SARS-CoV-2ak eragindako kutsatzeen hedapena geldiarazteko; errege dekretu horretan autonomia erkidegoetako lehendakariak deklaratzen ziren agintari eskudun delegatu, autonomia erkidegoetan errege dekretu horri dagozkion arloetan jardun dezaten. Orobat, aipatu errege dekretu horren 12. artikuluak xedatzen du administrazioek indarreko arauek ematen dizkieten eskumenak izaten jarraituko dutela, eta horrenbestez, beharrezko jotzen dituzten neurriak hartzen ahalko dituztela, errege dekretu horretan ezarritakoa galarazi gabe.

Aipatu 57/2020 Foru Aginduan, Osasuneko kontseilariak urriaren 21ean emandako horretan, ezarri zen 2020ko azaroaren 4ra arte, egun hori barne, egonen zela indarrean, eta luzatu, aldatu edo bertan behera uzten ahalko zela, uneko egoera epidemiologikoaren arabera. Foru agindu horren bidez, berariazko prebentzio neurri apartekoak hartu ziren Nafarroako Foru Komunitaterako, COVID-19ak eragindako egoera epidemiologikoak izandako bilakaeraren ondorioz.

Ondoren, Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren 24/2020 Foru Dekretua, urriaren 27koa, onetsi zen, zeinaren bidez prebentzio neurriak ezarri baitziren Nafarroako Foru Komunitatean, SARS-CoV-2ak eragindako kutsatzeen hedapena geldiarazteko. Foru dekretu horren bidez ezarri ziren egun dauden mugak bai Nafarroako Foru Komunitateko sarrera eta irteerei dagokienez, bai esparru publiko zein pribatuko bilkurei dagokienez. Horrez gain, mugatu egin zen pertsonek gauez zirkulatzeko duten askatasuna Nafarroako Foru Komunitatean, hori guztia arestian aipatutako 926/2020 Errege Dekretua aplikatuz. Foru dekretu horretan ezarritako neurriak luzatu egin ziren, urriaren 27ko 24/2020 Foru Dekretuaren eta Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren azaroaren 16ko 28/2020 Foru Dekretuaren bidez. Geroago, abenduaren 14an, Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren 29/2020 Foru Dekretua onetsi zen, neurri berriak ezarri zituena, bereziki Eguberrietarako. Lehendakariaren 31/2020 Foru Dekretuak, abenduaren 28koak, aldatu zuen foru dekretu hori.

Osasuneko kontseilariaren azaroaren 4ko 58/2020 Foru Aginduaren bidez, luzatu eta zati batean aldatu zen urriaren 21eko 57/2020 Foru Agindua. Hartan, azaroaren 18ra arteko indarraldia ezarri zen, egun hori barne, eta ezarri zen, oro bat, unean uneko egoera...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR