1/2020 LEGEGINTZAKO FORU DEKRETUA, otsailaren 19koa, Tributu Harmonizazioari buruzkoa, zeinaren bidez aldatzen baitira Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legea eta Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Erregelamendua, martxoaren 8ko 86/1993 Foru Dekretuaren bidez onetsia.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

42. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 2a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak 1/2020 LEGEGINTZAKO FORU DEKRETUA, otsailaren 19koa, Tributu Harmonizazioari buruzkoa, zeinaren bidez aldatzen baitira Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legea eta Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Erregelamendua, martxoaren 8ko 86/1993 Foru Dekretuaren bidez onetsia. ZIOEN AZALPENA

Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoaren I. tituluan, Nafarroako tributu-araubidea Estatuko tributu araubide orokorrarekin harmonizatzeko irizpideak arautzen dira.

Esparru horretan, lege testu horren 32. artikuluak xedatzen duenez, Nafarroak, balio erantsiaren gaineko zergaren esparruan bere tributu-ahalmena erabiliz, Estatuan unean-unean indarra duten oinarrizko printzipio, funtsezko arau eta arau formal berak aplikatu behar ditu; hala ere, aitorpena eta diru-sarrerak egiteko bere ereduak onesten ahalko ditu.

Bestetik, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak, 53.1 artikuluan, Nafarroako Gobernuaren araugintzarako ahalmena erregulatzean ezartzen duenez, baldin tributu-araubide erkideko aldaketa batek behartzen badu Estatuan indarra duten arau substantibo eta formal berberak Foru Komunitatean aplikatzera Hitzarmen Ekonomikoan ezarritakoarekin bat, Nafarroako Gobernuak eman ditzake tributu arloko foru legeak aldatzeko behar diren foru lege mailako arauak, Nafarroako Parlamentuak eskuordeturik. Nafarroako Gobernuaren xedapen horiei “tributu harmonizaziorako legegintzako foru dekretu” izena emanen zaie baldin aipatutako legegintzarako eskuordetzearen ondorio badira, 14/2004 Foru Legearen 53.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Presako neurriei buruzko otsailaren 4ko 3/2020 Errege Lege Dekretuak, zeinaren bidez Espainiako ordenamendu juridikora eransten baitira Europar Batasuneko zenbait zuzentarau, sektore batzuetako kontratazio publikoari, aseguru pribatuei, plan eta pentsio-funtsei, tributu eremuari eta auzi fiskalei buruzkoak, honako hauek aldatu ditu: Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 37/1992 Legea eta Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko Erregelamendua, abenduaren 29ko 1624/1992 Errege Dekretuaren bidez onetsi zena. Helburua da barneko tributazio ordenamendura eranstea Kontseiluaren 2018ko abenduaren 4ko 2018/1910 (EB) Zuzentaraua, honako hauek aldatzen dituena: 2006/112/EE Zuzentaraua eta Kontseiluaren abenduaren 4ko 2018/1912 (EB) Exekuzio Erregelamendua, 282/2011 (EB) Exekuzio Erregelamendua aldatzen zuena.

Kontseiluaren 2018ko abenduaren 4ko 2018/1910 (EB) Zuzentarau horrek neurriak hartzen ditu modu harmonizatuan aplikatzearren tributu tratamendu bera mugaz haraindiko merkataritza operazio jakin batzuei, tributu administrazioek interpretazio dibergentea ematen zietelako.

Alde batetik, ondasunak kontsignan saltzeko akordioak arautzen ditu, hau da, enpresaburuen edo profesionalen artean egiten direnak salgaiak mugaz haraindi saltzeko, zeinetan enpresaburu batek (hornitzailea) ondasunak bidaltzen baititu Europar Batasuneko estatu kide batetik bestera, Batasunaren barnean betiere, helmugako estatu kidean biltegira daitezen, beste enpresaburu edo profesional baten eskura (bezeroa), eta hark eskura ditzan ailegatu ondoan.

Egun, operazio horrek, ondasunen abiapuntua den estatu kidean, ondasun-transferentzia bat sortzen du, Europar Batasunaren barneko ondasun-entrega batekin parekatzen dena, eta, ondasunen helmuga den estatu kidean, berriz, Europar Batasunaren barneko ondasun-eskurapenarekin parekatutako operazio bat. Bi kasuetan hornitzailea da operazioen egilea. Gero, bezeroak ondasuna eskuratzen duenean, hornitzaileak barneko entrega bat eginen du helmugako estatu kidean, zeinetan aplikatu beharko baita subjektu pasiboaren inbertsioaren araua, baina bezeroa da subjektu pasiboa. Operazioaren oraingo tratamenduarekin, gainera, hornitzaileak identifikaturik egon behar du, BEZaren ondorioetarako, salgaiaren helmugako estatu kidean.

Halako operazioak errazte aldera eta Europar Batasunaren barneko merkataritzako operadoreen karga administratiboak murrizte aldera, erregulazio berriak ezartzen du ezen, ondasunak entregatzen direnean ondasunak kontsignan saltzeko akordio baten esparruan, Europar Batasunaren barneko entrega salbuetsi bat eginen duela hornitzaileak abiapuntuko estatu kidean, eta, bestalde, Europar Batasunaren barneko eskurapen bat eginen duela bezeroak ondasunen helmugako estatu kidean, zenbait baldintza betetzen badira.

Tratamendu sinplifikatu hori aplikatzeko, bezeroak urtebeteko epean eskuratu beharko ditu ondasunak, helmugako estatu kidera ailegatzen direnetik hasita. Eskurapen data da kontuan hartu beharrekoa Europar Batasunaren barneko kasuan kasuko operazioaren sortzapenerako.

Kasu guztietan, enpresaburuek edo profesionalek aukera izanen dute sinplifikazioari ez heltzeko, hura aplikatzeko aurreikusitako baldintzak ez betez.

Orobat, aipatutako zuzentarauak aldaketa egiten du Europar Batasunaren barneko ondasun-entregen salbuespena aplikatzeko baldintzetan, helburua izanik iruzurra murriztea Europar Batasunaren barneko ondasun-operazioetan, beharrezkoagoa izanen baita halako operazioak egiten dituzten operadoreek indarreko IFZ-BEZ eguneratua izatea nahitaez eta informazioa emateko betebeharra konplitzea.

Ondasunak kontsignan saltzeko akordio horien ondoriozko sinplifikazio neurriak behar bezala aplikatzen direla bermatzeko, foru legeak ezartzen du horietan parte hartzen duten enpresaburuek eta profesionalek nahitaezkoa dutela halako operazioei buruzko erregistro liburu berariazkoak eramatea. Operazioak erregistro berrietan eramatea eta jasotzea ez da betebehar formal hutsa, funtsezko betebeharra baizik, beharrezkoa izanen baita hura konplitzea sinplifikazioa aplikatu ahal izateko. Ildo horretan, 2018/1912 (EB) Exekuzio Erregelamenduak 282/2011 (EB) Exekuzio Erregelamendua aldatu du, erregistro liburu berri horien edukia modu harmonizatuan erregulatzeko.

Bestalde, zergari buruzko zuzentarauak ezarri duenez, saltzaile batek ondasunak igorri edo garraiatzen dituenean beste estatu kide batera ondasunak kontsignan saltzeko akordio baten esparruan, Europar Batasunaren barneko operazioen aitorpen laburtua aurkeztu behar du, 349 ereduaren bidez.

Horrenbestez, beharrezkoa da Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko Erregelamendua aldatzea, martxoaren 8ko 86/1993 Foru Dekretuaren bidez onetsi zena, ondasunak kontsignan saltzeko akordio baten ondoriozko operazioak eta salgaien joan-etorriak erregulatzeko, zergaren subjektu pasiboek Europar Batasunaren barneko operazio batzuetarako eraman behar dituzten liburuen barnean, eta, orobat...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR