1/2020 EBAZPENA, otsailaren 14koa, Nafarroako Foru Ogasuneko Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onesten baitira Lur-ondasunen Erregistroan 2019ko azaroaren 30etik aurrera inskribatutako ondasun higiezinen balioak, urte horretakoak, erregistro administratibo horretan 2020ko otsailaren 27an daudenak.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

40. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 27a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.7. BESTELAKOAK 1/2020 EBAZPENA, otsailaren 14koa, Nafarroako Foru Ogasuneko Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onesten baitira Lur-ondasunen Erregistroan 2019ko azaroaren 30etik aurrera inskribatutako ondasun higiezinen balioak, urte horretakoak, erregistro administratibo horretan 2020ko otsailaren 27an daudenak. Azaroaren 6ko 300/2019 Foru Dekretuaren bitartez onetsitako Nafarroako Foru Ogasuna erakunde autonomoaren estatutuen 42. artikuluan adierazten denez, Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuari dagokio, besteak beste, ondasun higiezinak karakterizatu eta baloratzeko jarduketak egitea.

Bestetik, Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 21.8 artikuluan ezarritakoarekin bat, ondasun higiezinen katastroko balioa izanen da udaleko katastroaren inskripzioan agertzen dena. Balioak urtero eguneratuko dira, ondorioak urtarrilaren 1ean hasita, Lurralde Aberastasunaren Erregistroan aurreko urteko azaroaren 30ean inskribatuta daudenak hartuz.

Aipatu lege aginduaren bigarren paragrafoan zehazten denez, ondasun higiezinei ematen zaien balioa edo urte berean egiten diren aldaketak, bai balorazio kolektiboko prozeduren ondoriozkoak badira bai banakako baloraziokoak badira, hurrengo urteko otsailaren 28a baino lehen jakinaraziko dizkio Nafarroako Foru Ogasunak kasuan kasuko udalari, behin sartuta Lurralde Aberastasunaren Erregistroan, azaroaren 30aren ondotik, ondasun higiezinak baloratzeko eginkizuna esleitua duen Nafarroako Foru Ogasuneko zerbitzuburuak multzoan erregistroko balio gisa onetsitako balioak, eta behin onesteko erabakiaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta.

Jakinarazpen hori jasotakoan, Foru Ogasunak ordura arte jakinarazitako balio guztiak udal katastroan sartzen ahalko dituzte udalek, horien banakako jakinarazpena egin ondoren. Balio horien kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR