1/2019 FORU LEGE-DEKRETUA, martxoaren 27koa, Sozietateen gaineko Zergaren abenduaren 28ko 26/2016 Foru Legea hein batean aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

HITZAURREA

Tributu eta katastro arloko hainbat neurri hartzen dituen abenduaren 28ko 27/2018 Errege Lege-dekretuak aldi iragankor bat ezarri zuen Estatuan (2018ko urtarrilaren 3tik 2019ko martxoaren 30era), zeinean inbertsio kolektiboko erakundeen partaidetzen edo akzioen zenbait birsailkapen neutral izanen baitira zergen ikuspuntutik.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko maiatzaren 15eko 2014/65/EB Zuzentarauak pizgarrien arloan ezartzen dituen eskakizun berriak direla-eta, beharrezkoa da inbertsio kolektiboko erakundeen partaidetzen edo akzioen birsailkapen horiek egitea. Zuzentarau hori finantza-tresnen merkatuari buruzkoa da, eta 2002/92/EE Zuzentaraua eta 2011/61/EB Zuzentaraua (Mifid II izenarekin ezaguna) aldatu zituen. Bi zuzentarau hauek txertatu dira Estatuaren araudian irailaren 28ko 14/2018 Errege Lege-dekretuaren bidez, zeinak aldatzen baitu urriaren 23ko 4/2015 Legegintzako Errege-dekretuak onetsi zuen Baloreen Merkatuari buruzko Legearen testu bategina, eta beren helburua da partaideak edo akziodunak ez dezan pizgarriei loturiko kosturik jasan.

Foru lege-dekretuan hartzen den neurriarekin tributuei buruzko foru araudian sartzen da abenduaren 28ko 27/2018 Errege Lege-dekretuak arlo honetan duen edukia. Horrekin bi helburu lortu nahi dira. Alde batetik, inbertsio kolektiboko erakundeetako inbertsiogileek lehenbailehen beren akzioei edo partaidetzei loturiko kostu txikiagoak jasotzea, jada aplikatzeko modukoa den merkataritza-araudi bati esker; eta bestetik, aipatu birsailkapenak ez edukitzea tributu mailako ondoriorik inbertsiogileentzat.

Azpimarratu behar da aipatutako birsailkapena egiteko abenduaren 28ko 27/2018 Errege Lege-dekretuak ezartzen duen aldi iragankorrak 2018ko urtarrilaren 3tik 2019ko martxoaren 30erako epea hartzen duela, eta beraz, 2018ko zergaldiari dagokion tributazioa ukitzen ahal duela. Honi dagokionez, nabarmendu behar da Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergako 2018ko aitorpenak aurkezteko epea hasteko zorian dagoela, eta Sozietateen gaineko Zergako 2018ko aitorpenak aurkezteko epea datorren maiatzean zabalduko dela. Horrekin azpimarratu nahi da guztiz premiazkoa dela foru lege mailako arau bat onestea, lehen ere aipatu den zerga neutraltasuneko printzipioa ahalik eta lasterren sartzeko Foru Komunitatearen zerga-araudian, Nafarroako zergadunak ez daitezen geldi araubide erkideko zergadunak edo Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde historikoetakoak baina egoera okerragoan, azken finean...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR