1/2015 FORU LEGE DEKRETUA, abenduaren 23koa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen arloko presako neurri jakin batzuen indarraldia 2016. urtera luzatzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Zioen azalpena

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen arloko presako neurri jakin batzuen indarraldia 2015. urtera luzatu eta haien montepioetako klase pasiboen pentsioak eguneratu zituen abenduaren 29ko 2/2014 Foru Lege Dekretuaren zioen azalpenean adierazten denez, Nafarroako Parlamentuak, ekainaren 21eko 13/2012 Foru Legearen bidez, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen arloko presako neurri batzuk onetsi zituen. Aipatu neurriak, funtsean, ekonomiaren eta aurrekontuen orduko egoeran oinarriturik hartu ziren, eta horietako gehienen indarraldiari dagokionez, erabaki zen 2012. urtera mugatu zela, eta gerora erabakiko zela hurrengo urteetan luzatuko zen ala ez.

Abenduaren 26ko 25/2012 Foru Legearen bidez, Nafarroako Parlamentuak 2013. urtera luzatu zituen ekainaren 21eko 13/2012 Foru Legean aurreikusitako zenbait neurri. Modu berean, abenduaren 30eko 1/2013 Foru Lege Dekretuaren bidez eta abenduaren 29ko 2/2014 Foru Lege Dekretuaren bidez, neurri berak 2014. urtera eta 2015. urtera luzatu ziren, hurrenez hurren.

Neurri horien indarraldia 2015era luzatzea eragin zuten inguruabarrak aldatu ez direnez, beharrezkoa da 2016. urtera ere luzatzea, eta horretarako, beharrezkoa da lege-mailako arau bat garatzea.

Ildo horretan, Foru Lege Dekretuan jasota dago 2013an, 2014an eta 2015ean indarra izan duten neurri berberen luzapena, salbu eta Osasun Laguntzaren Zerbitzuko “Erabilera berezia” delako modalitateko tarifetan mugak ezartzeari dagokiona, Nafarroako Administrazio publikoetako montepioetako langileak Osasun Sistema Nazionalean sartzeak berarekin dakarrelako kentzea langile horiek orain arte izan duten Osasun Laguntzaren Zerbitzua, Nafarroako Foru Diputazioak 1973ko abuztuaren 24an hartutako Erabakiaren bidez eta abuztuaren 19ko 186/2002 Foru Dekretuaren bidez arautua. Hauek dira aipatutako neurriak:

–Langileek zerbitzu aktiboan segitzeko luzapena etetea.

–Zerbitzuagatiko dietak kentzea.

–Nafarroako Gobernuko kideei eta gainerako goi karguei dagozkien neurriak.

Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 21.bis artikuluak hauxe ezartzen du 1. idatz-zatian:

“1. Kasu berezi eta oso presakoetan, Nafarroako Gobernuak behin-behineko legezko xedapenak ematen ahalko ditu, foru lege dekretuaren forma hartuko dutenak. Ezin izanen dira foru lege dekretuaren xede izan lege organiko honetan araututako nafarren eta Foru Komunitateko erakundeen eskubideen, betebeharren...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR