37/2013 FORU LEGEA, azaroaren 28koa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, NAFARROAKO TOKI OGASUNEI BURUZKO MARTXOAREN 10EKO 2/1995 FORU LEGEA ALDATZEN DUENA.

ZIOEN AZALPENA

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean arautzen da, besteak beste, entitate publikoek dituzten herrilurren aprobetxamendua. Aprobetxamenduen prezioak urtero eguneratzeko bi adierazle aipatzen dira: KPIa eta nekazariek eta abeltzainek jasotzen dituzten prezioen indizeak.

Nafarroako Gobernuak, urtarrilaren 15eko 14/2013 Foru Aginduaren bidez, Nafarroan 2012. urtean nekazariek eta abeltzainek jasotako prezioen indizeetan izan diren urtetik urterako aldaketak ezarri zituen.

Aipatu foru aginduan informazio estatistikoa ematen da, Nafarroako nekazariek eta abeltzainek nekazaritzako produktuengatik ekitaldian jasotako prezioen indizeetan izan diren aldaketa tasei buruz.

14/2013 Foru Agindua dator Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea betetzetik. Izan ere, aipatu legearen 27. artikuluak agintzen du hura erabili behar dela Nafarroako toki entitateek nekazaritza, abeltzaintza eta oihangintzan egindako herrilur-aprobetxamenduen urte anitzeko errentamenduen prezioaren urteroko eguneratzean.

Aipatu artikuluak gehitzen du ezen herrilurren gainerako aprobetxamenduetan, iraupena urtebete baino luzeagoa bada, eguneratze hori eginen dela kontsumoko prezioetan erakunde ofizial eskudunak Nafarroarako onesten duen gorakadaren arabera.

14/2013 Foru Aginduan jasotzen denez, nekazaritzako produktuen gorakada ehuneko 15,11koa da, eta kasuen araberako aldaketak ehuneko 4,5etik ehuneko 37ra artekoak dira; animalia produktuetan gorakada ehuneko 9,36koa da, eta aldaketak, produktuen arabera, ehuneko -7,7tik ehuneko 10era artekoak; zuraren kasuan ezartzen den gorakada ehuneko 3,24koa da. Era horretan, 2012. urterako ezartzen den gorakada ehuneko 12,1koa da.

Iragandako denboragatik eta ikusita zer eragin izan dituen nekazaritza, abeltzaintza eta oihangintzako herrilur-aprobetxamenduak nekazaritza produktuen prezioetan izandako aldaketa-tasaren arabera eguneratzeak, beharrezkoa da...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR