5/2011 EBAZPENA, urtarrilaren 21ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, prozedura laburtuko 468/2010 administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion espedientea Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegira igortzen duena. Francisco Javier Romanzado Olasagarre jaunak eskatuta aurkeztu da errekurtsoa.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegiko idazkariak, 2010eko abenduaren 17ko izkribuan, aditzera eman du Francisco Javier Romanzado Olasagarre jaunak eskatuta jarri dela prozedura laburtuko administrazioarekiko auzi-errekurtsoa -zeinari 468/2010 zenbakia esleitu baitzaio-, Epaimahaiaren 2010eko apirilaren 9ko Erabakiaren kontra aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoaren ezespenaren kontra. Erabaki horren bidez, proba psikoteknikoen behin betiko emaitzak eta oposizioko proben guztizko puntuazioa onetsi ziren, Foru Komunitatearen eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile izateko deialdian. Deialdi hori Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 15eko 70/2009 Ebazpenaren bidez onetsi zen. Epaitegiko idazkariak eskatu du espediente administratiboa igor dakiola eta interesdunak epatu daitezela, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. eta 49. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

Horrenbestez, eta Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen irailaren 3ko 117/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

  1. Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegira igortzea 468/2010 zenbakia duen prozedura arruntari dagokion administrazio-espedientea, hain zuzen ere Francisco Javier Romanzado Olasagarre jaunak eskatuta Epaimahaiaren 2010eko apirilaren 9ko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR