64/2011 FORU AGINDUA, otsailaren 15ekoa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, 2011. urtean Nafarroan indarra izanen duen arrantzarako berariazko araudia finkatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz, Nafarroako Gobernuari dagokio Nafarroako Foru Komunitateko ehiza eta arrantza baliabideen aprobetxamendua iraunkortasun irizpideen arabera babestu, kontserbatu, sustatu eta antolatzea.

Alde horretatik, 70. artikuluak xedatzen duenez, arrantza aprobetxamendua antolatzeko, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak urtero onetsiko ditu aprobetxa daitezkeen espezieak harrapatzeko debekuei buruzko xedapen orokorrak.

Beraz, espezien kontserbazioa eta baliabideen aprobetxamenduaren iraunkortasunaren irizpidea dira Nafarroako arrantza baliabideen aprobetxamenduen plana prestatzeko oinarriak, 2011ko arrantza denboraldirako.

Hori horrela, Arrantzako Aholku Batzordearen eta Nafarroako Ingurumen Kontseiluaren txostenak ikusirik,

AGINDU DUT:

  1. KAPITULUA

    Xedapen orokorrak

    1. artikulua. Xedea.

    Honako foru agindu honen helburua da 2011. urtean Nafarroan indarra izanen duen arrantzarako berariazko araudia ezartzea.

    1. ATALA

    Espezieak

    2. artikulua. Baimendutako espezieak.

    Nafarroan, 2011ko denboraldian, honako espezie hauen arrantza egonen da baimenduta:

    1. Arrainak:

      Aingira (Anguilla anguilla).

      Izokina (Salmo salar).

      Ibai eta itsas amuarraina (Salmo trutta).

      Amuarrain ostadarra (Oncorhynchus mykiss).

      Barboa (Luciobarbus graellsii eta Barbus haasi).

      Karpa (Cyprinus carpio).

      Loina (Chondrostoma miegii).

      Tenka (Tinca tinca).

      Hondoetako korrokoia (Chelon labrosus).

      Kolaka (Alosa alosa).

      Platuxa latza (Platichthys flesus).

      Ezkailua (Phoxinus bigerri).

      Zarboa (Gobio lozanoi).

      Perka amerikarra (Micropterus salmoides).

      Urre-arraina (Carassius auratus).

      Lutxo arrunta (Esox lucius).

      Katu-arraina (Ameiurus melas).

      Silurua (Silurus glanis).

      Alburnoa (Alburnus alburnus).

    2. Ornogabeak:

      Paduretako karramarroa (Procambarus clarkii).

      Karramarro seinaleduna (Pacifastacus leniusculus).

      2. ATALA

      Ibaiak eta ibaibideak

      3. artikulua. Uren sailkapena arrantzari dagokionez.

      Araudi honi dagokionez, Nafarroako amuarrain ur eta ibaiak honela banatzen dira: Salmonidoen Goiko Eremua eta Salmonidoen Eremu Mistoa. Salmonidoen Goiko Eremuan, ibaibideak honela banatzen dira: ibaibide nagusiak eta bigarren mailako ibaibideak. Eremu bakoitzeko ibaibideen zerrenda Nafarroako Salmonidoen Plan Zuzentzailea onesten duen uztailaren 3ko 157/1995 Foru Dekretuan ageri da (1995eko 103. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 18koa).

      Ziprinidoen eremua Nafarroako gainerako ibaibideek osatzen dute.

      4. artikulua. Baltsa eta urtegietako urak.

      Arrantza, ur horietan, tokian tokiko arrantza eremuko arau berberei lotuta egonen da, salmonidoen urak izan edo ziprinidoen urak izan, salbu eta Esako urtegian, ziprinidoen eremukotzat jotzen baita.

      5. artikulua. Arrantzaren kudeaketari begira eskubide bereziak dituzten urak.

      -Nafarroako Errege Bardeako natur parkean, Arrantza Kudeatzeko Plan Teknikoari jarraikiz eginen da arrantza.

      -Lor aintziran, Arrantza Kudeatzeko Plan Teknikoari jarraikiz eginen da arrantza.

      3. ATALA

      Debekualdiak eta debekuak

      6. artikulua. Espezieak sartzea.

      Debekatuta dago Nafarroako ibaietan edozein espezie sartzea, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak espresuki baimena eman gabe.

      7. artikulua. Debeku tarteak.

      Hauek dira arrantzarako debekua duten tarteak:

      1. Ugalketarako tarteak. Nafarroako Salmonidoen Plan Zuzentzailea onesten duen uztailaren 3ko 157/1995 Foru Dekretuan ezarritako debeku tarteak (1995eko 103. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 18koa).

      2. Aldi baterako debeku tarteak: unean uneko egoera dela-eta babesa behar duten ur masak dira. Foru agindu honen eranskinean zehaztu dira.

      A eta B letretan aipatu diren debeku tarteetan ezin da inolako espezierik arrantzatu.

      8. artikulua. Debekaturiko beita, tresna eta prozedurak.

      Debekaturik dago ondoko beita, tresna eta prozedura hauek erabiltzea:

    3. Beren neurriengatik 8 zentimetroko edo gutxiagoko arrainei pasatzen uzten ez dien edozein sare edo tramankulu, baita errekaren zabaleraren erdia baino gehiago hartzen dutenak ere.

    4. Arrantza errazteko, harri, egur edo bestelako materialez eginiko oztopo edo hesiak paratzea dakarren edozein prozedura, baita urak desbideratzen dituztenak ere.

    5. Tresna elektrokutatzaile edo motelarazleak, argi-iturri artifizialak, lehergailuak eta arrastoa utzi, pozoitu, moteldu, lasaitu, erakarri edo uxatzeko gaiak.

    6. Atzaparrak, burni-kakoak, hiru-hortzekoak, karakoteak, karpinak, arpoiak, arrain-tranpak, baheak, pertolak, esparbelak, esku-sareak, tretzak, salabardoak, kordelak, egoneko amu-hariak eta gisako arrantza tresnak.

    7. Beitarako arrain naturalak erabiltzea, bizirik nahiz hilik izan.

      Dena dela, beitarako arrain hilak erabil daitezke Ega ibaiko Salmonidoen Eremu Mistoan, bertako iktiofaunakoak badira. Ziprinidoen Eremuan lutxoa eta silurua arrantzatzeko ere erabili ahalko dira arrain hilak.

    8. Esku-arrantza eta urpekoa.

    9. Amuarrainaren arrantzarako ur eta ibaietan galarazia dago gazta, gantz solidoak, haragi oreak, arrabak, "haragi-harra" edo "asticot" izenekoa erabiltzea eta, oro har, Nafarroako ibai guztietan, larba, pupa edo ninfak edo bertako faunakoak ez diren espezieak.

    10. Amu anizkun bat baino gehiago edo hiru amu arrunt baino gehiago dituzten tresnak erabiltzea, arrain artifiziala izan ezik.

    11. Ninfa edo eulia "har" edo "puruarekin" erabiltzea.

    12. Ibaia beitaz ereitea arrantzatu aitzin edo arrantzatu bitartean, ziprinidoen lehiaketetan eta entrenamenduan ari diren arrantzari federatuendako izan ezik, amuarrainetarako ez diren ibai-tarteetan hil gabeko arrantza egiten denean.

      9. artikulua. Arrainak eduki, garraiatu eta jatea.

      Nafarroan arrantzarako debekualdiak irauten duen bitartean, ez da zilegi izanen debekuan diren espezieak eduki, garraiatu, merkaturatu eta jatea, legez harrapatua dela frogatzen duen ziurtagiria ez baldin badute aldean.

      Ibai amuarraina eta karramarro seinaleduna merkaturatzea urte osoan dago debekaturik.

      Debekatuta dago izokina eta itsas amuarraina merkaturatzea, denboraldian harrapatzen den lehenbiziko izokina izan ezik.

      4. ATALA

      Arrantzarako baldintza orokorrak

      10. artikulua. Arrantza egunak.

      Arrantza egunak izanen dira foru agindu honetan aipatzen diren egunak, baita arrantzaldi bakoitzaren hasiera eta bukaera egunak ere.

      11. artikulua. Arrantzarako orduak.

      Nafarroan arrantzarako ordutegia -karramarroa alde batera utzita- hilabetez hilabete ondoko hau izanen da:

      Martxoan eta apirilean: 07:00etatik 21:00ak arte.

      Maiatzean: 06:30etik 22:00ak arte.

      Ekainean eta uztailean: 06:30etik 22:30a arte.

      Abuztuan: 07:00etatik 22:00ak arte.

      Irailean eta urrian: 07:00etatik 20:00ak arte.

      Urteko gainerako egunetan, eguzkia atera baino ordu bat lehenago has daiteke eta sartu ondotik ordu bat pasatzen denean utzi beharko da.

      12. artikulua. Hil beharreko harrapakinak.

      Ondoko espezie exotikoetako arrainak: Amuarrain ostadarra (Oncorhynchus mykiss), Perka amerikarra (Micropterus salmoides), Karpa (Cyprinus carpio), Urre-arraina (Carassius auratus), Lutxo arrunta (Esox lucius), Katu-arraina (Ameiurus melas), Silurua (Silurus glanis) eta Alburnoa (Alburnus alburnus), bai eta foru agindu honetan baimenduta ez dauden beste espezie exotiko batzuk ere, harrapatzen diren unean hil beharko baitira.

      13. artikulua. Aprobetxatzeko gai diren espezieak neurtzeko modua.

    13. Arrainak.

      Legeari dagokionez, arrainen luzera izanen da buruaren aitzineko muturretik isats-hegatsaren gibelaldeko erdiko punturainokoa, betiere hegatsa luzatuta egonik.

    14. Ornogabeak.

      Karramarroen gutxieneko neurria begietatik isats luzatura dagoen luzera izanen da.

      14. artikulua. Arrantzako kirol lehiaketak.

      Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak, dagokion ebazpenaren bitartez, Nafarroako Arrantza Federazioak sustatzen dituen arrantzako kirol lehiaketak egiteko baimena eman ahalko du. Lehiaketa horien iragarkiak bertako prentsan argitaratuko dira, egunak eta tokiak aipatuta. Lehiaketa egiteak esan nahi du lehiaketakoak ez diren arrantzaleek tarte horretan ezin izanen dutela arrantzarik egin.

      Ondorio horietarako, lehiaketa horiek egiteko eskabideak Nafarroako Arrantza Federazioak prestatuko ditu martxoaren 1a baino lehen.

      15. artikulua. Salbuespeneko neurriak.

      Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak, salbuespen gisa, arrantzaldiak eten ahalko ditu ingurumenaren egoerak arrain populazioak arrisku larrian jartzen baditu.

      16. artikulua. Zebra muskuiluaren kontrola.

      Nafarroako Foru Komunitateko ur masetan zebra muskuiluaren (Dreissena polymorpha) ondoriozko infekzioa prebenitzeko eta zabal dadila saihesteko, arrantza tresnak kontu handiz garbitu eta lehortzea gomendatzen da, baita Ur Konfederazioek ezartzen dituzten arau guztiak betetzea ere.

  2. KAPITULUA

    Espezie bakoitzerako xedapen bereziak

    17. artikulua. Izokinaren arrantza.

    1. Eremuak: izokina arrantzatu ahalko da Bidasoa ibaiaren bide nagusian, hain zuzen ere Berako Fundizioen presatik Nafarroako mugarainoko tartean.

    2. Arrantzaldia: izokinaren arrantzaldia maiatzaren 1ean irekiko da eta 39. izokina harrapatzen den egunean itxiko.

      Uztailaren 17rako gehieneko kopuru hori harrapatu gabe ere, egun horretan berean amaituko da arrantzaldia.

      Egun horretatik aitzina, edozein arrain motaren arrantza galarazia dago izokina arrantzatzeko baimendu den tartean.

    3. Arrantza egunak: izokinaren arrantzarako egunak asteko guztiak dira, jai ez diren astearteak izan ezik.

    4. Gutxieneko neurriak: 40 zentimetro baino gutxiagoko izokin guztiak lehenbailehen eta ahalik eta min gutxien emanez uretara bota behar dira.

    5. Beitak: debekatuta daude foru agindu honen 8. artikuluan aipatzen direnak eta, halaber, debekatuta dago beita naturala erabiltzea maiatzaren azken larunbatera arte, egun hori barne.

    6. Arrantza tresnak: arrantzari bakoitzeko kanabera bakar bat onartuko da.

    7. Harrapaketa kopurua: arrantzari eta eguneko izokin bat bakarra.

    8. Jatorri ziurtagiria: eduki, garraiatu eta saltzeko, izokin bakoitzak jatorri ziurtagiria beharko du, eskualdeko ingurumenzainak luzatua. Ez zaie jatorri ziurtagiririk luzatuko ugalketa egin duten...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR