Hitzaurrea

AutorM. Edurne López Rubia
Páginas12-14
HitzAurreA
DOI: 10.1387/lan-harremanak.17926
2016ko irailaren 14an, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak hiru senten-
tzia argitaratu zituen. Horietan, Espainiako auzitegi desberdinek 1999eko mar-
txoaren 18ko denbora beterako lanari buruzko Akordioaren (1999eko ekainaren
28ko 1999/70/CE Zuzentaraua) interpretazioaren inguruan eskatutako epaitu
aurreko erabakiei erantzuten zaie.
Lehenengo sententzian (Martínez Andrés, C-184/15 y C-197/15, metatu-
tako kasuak) bi kasu aztertzen dira: batean, behin-behineko izendapena eta ge-
rora izendapen horren amaiera dela eta, Florentina Martínez Andrés andereak
Osakidetzarekin izandako gatazka azaltzen da; bigarrenean, Juan Carlos Castre-
jana López jaunaren eta Vitoria-Gasteizeko Udalaren arteko eztabaida daukagu,
lehenak bigarrenarekiko duen harremanaren izaera juridikoa eta horren amaiera
dela eta. Bigarren sententzian, arazoa María Elena Pérez López anderearen eta
Madrilgo Osasun Zerbitzuaren artekoa da. Lehenengoaren harremanaren izaera
juridikoa zein den aztertzen da, denbora baterako pertsonal estatutario gisa, bat
bestearen atzetik denbora baterako izendapenak eduki ondoren (C-16/15, Pé-
rez López Kasua). Azkeneko sententzian, De Diego Porras izenarekin ezagutzen
dena, Ana De Diego Porras andereak, bere lan harremana eta horren amaieraren
ondoriozko kalte-ordaina dela eta, Defentsa Ministerioarekin izandako gatazka
aztertzen da (C-596/14).
Ebazpen horiek sekulako eragina izan dute Espainiako lan merkatuan,
Ignasi Betrán de Herediak bere blog-ean aurreikusi zuen bezala (http://
ignasibeltran.com/2016/09/20/contratos-indefinidos-y-temporales-prohibicion-
de- desigualdad-en-indemnizacion-por-extincion-caso-tjue-de-diego-porras/).
Horren guztiaren ondorioz, interesgarria iruditu zitzaigun Administrazio
Publikoetan dauden harreman juridiko ezberdinen azterketa egitea eta Lan Ha-

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR