Hitzaurrea

AutorMiren Edurne López Rubia
Páginas11-12
HITZAURREA
DOI: 10.1387/lan-harremanak.18890
Hamar urte igaro dira emakumeen eta gizonen berdintasun eraginkorra lor-
tzeko 3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, aprobatu zenetik. Arau ho-
rren urteurrena ospatzeko eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna-
ren alde lan egiten jarraitzeko dagoen beharra agirian uzteko, 2017ko irailaren
21ean eta 22an, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren babespean, Nuevos retos
en materia de igualdad laboral tras diez años de aprobación de la LOI izenburua
zeraman Udako Ikastaroa ospatu zen. Antolatzailea Zuzenbide Pribatua Saila
izan zen eta ikastaroaren zuzendaria Elisa Sierra Hernáiz, sail horretako Laneko
eta Gizarte Segurantzako Zuzenbide irakaslea. Udako Ikastaro horren antola-
ketaren eta bertan parte hartzeko gonbidapenaren ondorioz, Lan Harremanak
aldizkariaren hurrengo zenbakiak berdintasuna ardatz giza izan zezala erabaki
genuen. Hori dela eta, aldizkariaren 38. zenbakiak Udako Ikastaro horretan aur-
keztutako zenbait hitzaldi abiapuntutzat harturik idatzitako artikuluak jasotzen
ditu, besteak beste.
Atal irekiari dagokionez, bi artikulu topatuko dituzue: lehenengoak, gizarte
eta lan arloko auditoria giza baliabideen eta lan harremanen kudeaketa tresna
gisa aplikatzeko zailtasunei buruzko ikuspuntu desberdinak aurkezten ditu; bi-
garrena, ordea, Administrazio Publikoko zenbait lanetan «bigarren jarduera ad-
ministratiboa» izateko aukerari buruz aritzen da eta homogeneotasun eta uni-
formetasun gabezia duen araudiaren aplikazioak sortzen dituen zailtasunak
aztertzen ditu.
Hitzaurrea baliatuz, Lan Harremanak aldizkariaren zuzendaria izateari uzten
diodala esaten dizuet. Zuzendari gisa aritu naizen bi urte eta erdi hauetan, lana
gogorra izan da, baina gogobetegarria eta pozgarria, modu honetako aldizkarien
funtzionamendua ezagutzeko aukera izan dudalako eta, batez ere, aldizkariak
pertsona ugari ezagutzeko aukera eman didalako. Horrek guztiak lan harrema-
nekiko nire ikuspuntua zabaldu eta aberastu du eta, baita ere, giza harremane-
kiko nuen ikuspuntua eta eremua.

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR