Hitzaurrea

AutorMiren Edurne López Rubia
Páginas11-12
HITZAURREA
DOI: 10.1387/lan-harremanak.18410
Orain dela bi urte, hamalau irakaslek —hamaika Euskal Herriko Unibertsi-
tatekoak (EHU/UPV) eta hiru Castelloneko Jaume I Unibertsitatekoak—, Olga
Fotinopoulou Basurko irakaslearen koordinaziopean, Hezkuntza Berrikuntza
Proiektu (HBP) bat aurkeztu genuen Unibertsitateko Hezkuntzarako Lagun-
tza Zerbitzuak (SAE/HELAZ) egindako Hezkuntza Berrikuntzarako Proiektuen
deialdian 2015-2017. Gure proposamena onartu zuten eta 2016-2017 ikastur-
tean martxan ipini dugu. Gure proiektuaren xedea, Lan eta Gizarte Segurantza-
ren Zuzenbidea irakasgaian, podcast-a ikasteko tresna gisa erabiltzea zen.
Egindako lanaren ondorioak ikusirik —onak eta ez hain onak— gure espe-
rientzia azaltzea erabaki dugu, modu horretan, beste irakasle batzuk esperientzia
hori aprobetxatu dezaten. Gurearekin batera, Espainiako beste unibertsitateetan,
Lan Harreman eta Giza Baliabideen Graduan, egindako esperientziak aurkezten
dizkizuegu. Hori da gure monografikoaren izenburuaren arrazoia: Hezkuntza
Berrikuntza Lan Harreman eta Giza Baliabideen Graduan*.1
Aurkezten dugun lehenengo artikuluaren izenburua «Otra manera de acer-
carnos al Derecho de Sociedades: el caso Azcue vs. Azkue en busca de su segunda
oportunidad» da eta Elena Leiñena Mendizabal irakasleak (UPV/EHU) Kasua-
ren Metodologian oinarritutako kasua aurkezten du. Ondoren, Elena Fernández
del Río, Alfredo Berges Saldaña eta Pedro José Ramos Villagrasa irakasleek (Za-
ragozako Unibertsitatea) idatzitako artikulua topatuko dugu: «Érase una vez…»:
la creación de historias como herramienta de aprendizaje activo en el Grado en
Relaciones Laborales y Recursos Humanos». Lan horretan, istorioak asmatzea
dela medio, ikasteko tresna aktiboa eskaintzen digute. Hirugarren esperientziak
gaur egun sare sozialen artean aktiboenetakoa den twitter du oinarritzat. Patri-
cia Nieto Rojas irakasleak (Madrileko Carlos III Unibertsitatea) aurkezten digu
* Ale monografiko hau HBP 25/2015-2017 (UPV/EHU) proiektuaren dirulaguntzari esker ar-
gitaratu dugu.

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR