156/2011 FORU AGINDUA, apirilaren 20koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, 2011-2013 hirurterako Erlezaintzari Laguntzeko Neurrien Programa Nazionalaren barnean erlezaintzako produktuen ekoizpena eta merkaturatzea hobetzeko jarduerak sustatzeko laguntzen arauak eta 2011ko deialdia onesten dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Erlezaintzari laguntzeko neurrien programa nazionalaren helburu nagusia sektorearen profesionalizazioa sendotzea eta modernizazio handiagoa lortzea da, azken teknika eta aurrerapen zientifikoak erabiliz horretarako. Gainera, ekoizpen eta merkaturatze sistemak hobetu nahi dira eta merkatu berriak ireki, hori guztia kalitatezko produktu batekin. Helburu horiek lortzeko, eta kontuan hartuz Kontseiluaren urriaren 22ko 1234/2007 (EE) Erregelamenduaren 106. artikuluan eta Batzordearen apirilaren 29ko 917/2004 (EE) Erregelamenduan ageri diren neurriak, hiru urterako programa nazionalak prestatzea aurreikusten da; programa horiek aurkeztu eta Batzordearen erabaki baten bidez onetsiko dira.

Erlezaintzako produktuen ekoizpena eta merkaturatzea hobetzeko programa, Espainiak 2011-2013 hirurterako aurkeztua Kontseiluaren 1234/2007 (EE) Erregelamenduari jarraikiz, Batzordeak 2010eko irailaren 14an hartutako Erabakiaren bidez onetsi zen.

Martxoaren 26ko 519/1999 Errege Dekretuak erlezaintzarako laguntzen araubidea arautzen du urteko programa nazionalen barnean, eta apirilaren 22ko 448/2005 Errege Dekretuak aldatu zuen.

Araudi horrekin bat, bidezkoa da 2011-2013 hirurtekoan erlezaintzako produktuen ekoizpena eta merkaturatzea hobetzeko jarduerak sustatzeko laguntzen arauak onestea eta 2011ko deialdia egitea.

Foru agindu honi Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea aplikatuko zaio.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.-2011-2013 hirurterako Erlezaintzari Laguntzeko Neurrien Programa Nazionalaren barnean erlezaintzako produktuen ekoizpena eta merkaturatzea hobetzeko jarduerak sustatzeko laguntzen arauak onestea. Foru agindu honen I. eranskinean ageri dira.

Lehenengo xedapen gehigarria.-2011ko laguntzen deialdia.

2011. urterako laguntzen deialdia onestea. 2011. urterako laguntzak eskatzeko epea foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasi eta 2011ko maiatzaren 31n bukatuko da.

Bigarren xedapen gehigarria.-Aurrekontuko kredituak.

26.341,28 euroko gastua baimentzea laguntza hauek emateko, 2011rako Nafarroako Gastuen Aurrekontuetako "Eztiaren ekoizpena eta merkaturatzea hobetzea. Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsa (NBEUF)'' izeneko 710001-71230-4700-414212 kontu-sailaren kargura.

Hirugarren xedapen gehigarria.-Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Xedapen indargabetzaile bakarra.-Indargabetutako arauak.

1. Indarrik gabe utzi da Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren apirilaren 30eko 194/2008 Foru Agindua, 2008-2010 hirurterako Erlezaintzari Laguntzeko Neurrien Programa Nazionalaren barnean erlezaintzako produktuen ekoizpena eta merkaturatzea hobetzeko jarduerak sustatzeko laguntzen arauak onesten dituena.

2. Indarrik gabe utzi dira foru agindu honetan ezarritakoaren kontrakoak diren maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak.

Azken xedapen bakarra.-Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2011ko apirilaren 20an.-Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, Begoña Sanzberro Iturriria.

ERANSKINAREN KODEA IZENA
* I. eranskina 2011-2013 hirurterako Erlezaintzari Laguntzeko Neurrien Programa Nazionalaren barnean erlezaintzako produktuen ekoizpena eta merkaturatzea hobetzeko jarduerak sustatzeko laguntzen arauak
I. ERANSKINA

2011-2013 hirurterako Erlezaintzari Laguntzeko Neurrien Programa Nazionalaren barnean erlezaintzako produktuen ekoizpena eta merkaturatzea hobetzeko jarduerak sustatzeko laguntzen arauak

1. artikulua. Xedea.

Foru agindu honen xedea da Nafarroan erlezaintzako produktuen ekoizpena eta merkaturatzea hobetzeko jarduerak sustatzeko laguntzak ezartzea, 2011-2013 hirurterako.

2. artikulua. Diru-laguntza jaso dezaketen jarduketak.

1. Programa Nazionaleko laguntzak lortu ahal izateko, betebehar hauek izanen dituzte erlezainek:

  1. ...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR