249/2011 FORU DEKRETUA, abenduaren 28koa, Nafarroako Haurren Aho-hortzetako Osasun Laguntzaren Programa arautzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Osasun Ministerioak 2007an egin eta 2007ko urriaren 10ean Osasun Sistema Nazionaleko Lurralde arteko Kontseiluari aurkeztu zion "Haurren Aho-hortzetako Osasun Laguntzaren Planak" hauxe du xede: "7 urtetik 15 urtera bitarteko haur espainiar guztiek aho-hortzetako osasun laguntza berdintasunez jasotzen dutela ziurtatzea".

Plan hori egin aurretik ere, Nafarroako Gobernuak interesa eta sentsibilitatea erakutsi zituen Nafarroako haurren aho-hortzetako osasunaren gaian, Haurren Aho-hortzetako Osasun Laguntzarako Programa progresibo bat (HAOLP) ezarri baitzuen otsailaren 7ko 58/1991 Foru Dekretuaren bidez.

Geroago, Haur eta gazteen Aho-hortzetako Osasun Laguntzaren Programa aldatzen duen apirilaren 7ko 69/2003 Foru Dekretuaren bidez, programak bere baitan hartzen zuen adin-tartea zabaldu egin zen, 18 urte arteko gazteak ere biltzeko.

Osasuneko kontseilariaren uztailaren 1eko 77/2003 Foru Aginduaren bidez, Haur eta Gazteen Aho-hortzetako Osasun Laguntzaren Programa garatu zen.

Hortzaldiko unerik kritikoena hortzak atera ondoko 3 urteak dira. Horrexegatik, HAOLPren zerbitzu zorroan dauden prebentzio eta laguntza neurrien errentagarritasunik handiena tarte horretan lortzen da. Beraz, lehentasunak ezarriz gero, 6 urtetik 15 urtera bitarteko adin taldeek jaso beharko lukete lehentasunezko laguntza. 15 urtetik aurrera, nerabeen hortz-haginak helduenak bezalakoak dira, eta beraz, jarduketa eta zainketa berdinak behar dituzte. Horrez gain, Haurren Aho-hortzetako Osasun Laguntzaren Programari esker, aho-hortzetako osasunaren arloko profesionalengana aldizka jotzeko ohitura sortzen denez, pentsatzekoa da programa amaituta ohitura horri eutsiko zaiola.

Horregatik guztiagatik, eta kontuan hartuta aurrekontuetan murrizketak egin beharra dagoela, bidezkoa da Aho-hortzetako Osasun Laguntzaren Programa egokitzea eta HAOLPren prebentzio eta laguntza neurriek eragin handiena lortzen duten adin tartera mugatzea.

Azkenik, aho-hortzetako osasun laguntzarekin lotuta baitago, eta desgaitasunak dituzten pertsonak babestu behar dituzten berezitasunak direla eta, apirilaren 7ko 70/2003 Foru Dekretuaren 1. artikulua aldatu da, terminologia bat etor dadin Autonomia pertsonala sustatzeari eta mendetasun-egoeran dauden pertsonei arreta emateari buruzko abenduaren 14ko 39/2006 Legearekin.

Horiek horrela, Osasuneko kontseilariak proposatuta eta Nafarroako Gobernuak 2011ko abenduaren 28an egindako bilkuran hartu zuen Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua. Haurren Aho-hortzetako Osasun Laguntzaren Programa.

  2. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak, Haurren Aho-hortzetako Osasun Laguntzaren Programaren bitartez, hortzetako oinarrizko osasun laguntza doakoa bermatuko die Nafarroan bizi diren 6 urtetik 15 urtera bitarteko haur guztiei.

  3. Osasun laguntza hori haurrak sei urte betetzen dituen urteko urtarrilaren 1ean hasi, eta 15 urte betetzen dituen urteko abenduaren 31n amaituko da.

  4. artikulua. Aho-hortzetako oinarrizko osasun prestazioak.

  5. Haurren Aho-hortzetako Osasun Laguntzaren Programan sartutakoei aho-hortzetako osasun prestazio hauetarako eskubidea aitortzen zaie:

    1. Ahoko osasun egoera diagnostikatzeko azterketa.

    2. Higieneari eta dietari buruzko osasun jarraibideak.

    3. Hagin iraunkorretako artekak ixtea.

    4. Hortz-hagin iraunkorren obturazioa.

    5. Hortz-hagin iraunkorren mamiaren tratamendua.

    6. Behin-behineko hortz-haginak eta iraunkorrak erauztea.

    7. Hortz-hagin iraunkorren tratamendu periodontala.

    8. Aho-hortzetako larrialdien tratamendua.

    9. Ebakortz eta letagin iraunkorren malformazioen eta traumatismoen tratamendua.

    10. Azaleko fluorraren aplikazio profesionala.

    11. Tratamendu protesikoak eta ahoko kirurgiakoak.

  6. Artikulu honen 1. idatz-zatian aipatzen diren prestazioei dagozkien ekintzak foru dekretu honen eranskinean zehazturik daude.

  7. artikulua. Programan sarturik ez dauden aho-hortzetako osasun prestazioak.

    Haurren Aho-hortzetako Osasun Laguntzaren Programatik kanpo daude prestazio hauek:

    1. Behin-behineko hortz-haginetarako osasun laguntza, diagnostikoa egiteko azterketa salbu; ortodontziakoak ez diren erauzketak eta larrialdiak.

    2. Hortz inplanteak.

    3. Ortodontziako osasun laguntza, bai diagnostikoaren fasean bai terapeutikoan.

    4. Korden exodontzia, salbuespen hauekin:

      Hantura edo kistearen sintomatologia dagoenean.

      Sintomarik gabe ere, erdi atereak edo atereak daudenean, posizio mesioangeluarrean edo horizontalean.

    5. Haurren Aho-hortzeko Osasun Laguntzaren Planetik kanpo dauden prestazioen ondorioz edo horietarako behar diren ebakuntzak ere ez dira sartzen.

  8. artikulua. Zerbitzuak ematea eta ordaintzeko sistema.

  9. Foru dekretu honen 1. artikuluan aipatzen diren pertsonak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR