78/2011 FORU AGINDUA, abenduaren 27koa, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariak emana, jendaurrean jartzen duena Nafarroako Foru Komunitateko lege-gordailuari buruzko Foru Dekretuaren proiektua.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren abenduaren 16ko 67/2011 Foru Aginduaren bidez, agindua eman zen Nafarroako Foru Komunitateko lege-gordailuari buruzko Foru Dekretu bat prestatzeko prozedura has zedin, eta Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusia izendatu zen hura prestatu eta tramitatzeko organo arduradun.

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 61. artikuluari jarraikiz, kontseilari eskudunak zilegi du erregelamenduzko arauen proiektuak jendaurrean jartzea, arauaren ezaugarriengatik egokia iruditzen bazaio. Alegazioren bat aurkezten bada, behar bezala baloratuko da eta espedienteari erantsiko zaio.

Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak igorritako txostenean adierazten denez, foru dekretuaren proiektuaren edukia aztertu ondoren, proiektuak eragina izanen du pertsona multzo zehaztu gabearengan.

Horregatik guztiagatik, xedapen honen izaera eta xedea aintzat hartuta, eta beren legezko eskubide eta interesetan ukituak izan daitezkeen horiei guztiei entzunaldia emate aldera, egokitzat jo da aipatu proiektua jendaurrean jartzea.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

  1. Jendaurrean jartzea Nafarroako Foru Komunitateko lege-gordailuari buruzko Foru Dekretuaren proiektua. Proiektuaren testua eskuragarri egonen da Nafarroako Jauregiko iragarki oholean (Karlos III.aren etorbidea...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR