19/2013 FORU LEGEA, maiatzaren 29koa, Nafarroako Administrazio Publikoetan funtzionarizazio prozesu berri bat abian jartzeari buruzkoa.
Sección | I. Nafarroako Foru Komunitatea |
NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.
Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:
FORU LEGEA, NAFARROAKO ADMINISTRAZIO PUBLIKOETAN FUNTZIONARIZAZIO PROZESU BERRI BAT ABIAN JARTZEARI BURUZKOA.
ZIOEN AZALPENA
Ekainaren 27ko 5/1990 Foru Legeak, ekainaren 23ko 9/1992 Foru Legeak, abenduaren 30eko 15/1993 Foru Legeak, uztailaren 2ko 11/1996 Foru Legeak eta otsailaren 14ko 4/2003 Foru Legeak Nafarroako Gobernuari eta Nafarroako toki entitateei ahalmena eman izan diete haien zerbitzuko langile-mota ezberdinek funtzionario-izaera eskuratzeko hauta-epeak abian jartzeko.
“Funtzionarizazio-prozesu” deituriko horien ondorioz, Nafarroako administrazio publikoentzat zerbitzuak ematen ari ziren ehunka pertsonak funtzionario-izaera eskuratu ahal izan dute; horrenbestez, urrats handiak egin dira sektore publikoko langile guztien errealitatea berdintasun handiagokoa izan dadin.
Oraingoan, foru lege honen bitartez, asmoa da bidea irekitzea Nafarroako administrazio publikoetan diharduten lan-kontratudun finkoentzako funtzionarizazio-prozesu berri bati. Helburuak agerikoak dira, xedea baita administrazio publikoetan diharduten langile guztiek funtzionario-izaera bera izan dezaten eta, halatan, nahi izatekoa ez den kontratazio-ereduen bitasun honi amaiera jartzeko urratsak egin daitezen; izan ere, bitasun horretatik eratortzen da, baiki, entitate publiko berari zerbitzu berdinak ematen dizkioten langileei ezberdintasunezko tratamendua ematea. Horrela, eta langile finkoen kontratazio berriak funtzionariotzaren esparruan egitearen ildotik, berdintasun-printzipioaren ikuspegitik egokiena denez gero, kontua da atzerabegirada bat botatzea jadanik finkaturik dauden lan-araubideko kontratazioei, aipaturiko izaera hori eskura dezaten.
-
artikulua.
Baimena ematen zaio Nafarroako Gobernuari beste hauta-epe bat ireki dezan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko estatutupekoek eta lan-kontratudun finkoek funtzionario-izaera eskuratzekoa, Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileendako neurriei buruzko otsailaren 14ko 4/2003 Foru Legeko 8. artikuluan ezarritako baldintza beretan.
-
artikulua.
Halaber, Nafarroako toki entitateek beste prozesu bati ekin ahalko diote, beren langileetatik lan-kontratudun finkoek funtzionario izaera eskura dezaten.
-
artikulua.
Jardunean, zerbitzu berezietan eta eszedentzia berezian dauden Nafarroako Toki Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen...
Para continuar leyendo
Solicita tu prueba