637/2013 EBAZPENA, azaroaren 28koa, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Gobernuaren Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) eskuratzeko 2014ko deialdiak onesten dituena, eta azterketa egiteko eskubideengatik ordaindu beharreko tarifa ezartzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Gobernuak, 1985eko irailaren 11ko Erabakiaren bidez, bere gain hartu zuen Nafarroako Gobernuaren Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) emateko ardura, Euskaltzaindiak hori egiteari utzi baitzion.

Erabaki horretan berean ezarri zen Hezkuntza Departamentuak jarduera hori egiteko legezko esparrua zehaztuko zuela eta horretaz arduratuko ziren organoak eratuko zituela.

Nafarroako Gobernuaren Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) 1535/1985 Foru Aginduaren bidez sortu zen.

Abenduaren 15eko 463/1998 Foru Aginduaren bidez, erabaki zen Hezkuntza Departamentuko Euskara Zerbitzuaren esku uztea Nafarroako Gobernuaren Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) eskuratzeko probak antolatzeko, prestatzeko, egiteko eta zuzentzeko lanak, eta lan horiek beren gain hartuko dituzten EGA azterketaren Batzorde Ofiziala eta EGA azterketaren Epaimahai Ofiziala sortzea.

Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuko zuzendariak aldeko txostena eman du 2014ko deialdietako oinarriak onesteko, probak egiteko erakunde eskudunak eratzeko eta haien eginkizunak zehazteko, eta azterketa egiteko eskubideengatik ordaindu beharreko tarifa ezartzeko.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

  1. Nafarroako Gobernuaren Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) eskuratzeko 2014ko deialdietako azterketetarako deia egitea.

  2. Deialdien oinarriak onestea. Ebazpen honen eranskinean azaltzen dira.

  3. Nafarroako Gobernuaren Euskararen Gaitasun Agiriaren (EGA) Batzorde Ofiziala eratu eta honako eginkizun hauek esleitzea:

    –EGA agiria eskuratzeko probak antolatu, diseinatu eta gainbegiratzea.

    –Proben prestatzaileak hautatzea.

    –Erreklamazioei eman beharreko erantzuna koordinatzea.

    –Probak ebaluatzeko eta zuzentzeko irizpideak ezarri eta Epaimahaiak irizpide horiek aplikatzen dituela begiratzea.

    Batzorde Ofizialeko burua Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuko zuzendaria edo hark bere ordez aritzeko izendatzen duen pertsona izanen da. Batzordekideak, honako hauek: Euskara Ataleko teknikariak, eta euskararen irakaskuntzaren arloko irakasleak eta profesionalak.

    Euskararen Gaitasun Agiriaren (EGA) Batzorde Ofizialak, hala nahi izanez gero, lantaldeak era ditzake azterketak prestatzeko eta gainbegiratzeko, ebaluazio eta zuzenketa irizpideak idazteko, eta egoki iruditzen zaizkion beste eginkizun batzuetarako.

  4. Azterketa egiteko eskubideengatik 26 euroko tarifa ezartzea, deialdi bakoitzean.

  5. Nafarroako Gobernuaren Euskararen Gaitasun Agiriaren (EGA) Batzorde Ofizialeko kide ondoko hauek izendatzea, 2014ko deialdietarako:

    –Marcelino Arrosagaray Auzqui jauna, batzordeburu.

    –M.ª Amparo Antoñana Ábalos andrea.

    –Miren Garbiñe Basurto Luzuriaga andrea.

    –Ander Irizar Apaolaza jauna.

    –Nekane Orbegozo Alcorta andrea.

    –Roberto Pérez Elorza jauna.

    –Fernando Rey Escalera jauna.

    –M.ª Carmen Huarte Carrión andrea, Batzordeko idazkari.

  6. Nafarroako Gobernuaren Euskararen Gaitasun Agiriaren (EGA) Epaimahai Ofiziala eratzea 2014ko deialdietarako, eta haren gain uztea probak egin eta zuzentzeko lan teknikoak, laneko eta erreklamazioei aurre egiteko batzordeetan parte hartzea eta Batzorde Ofizialak esleitu eginkizun oro egitea. Eginkizun horiek oro Batzorde Ofizialak koordinatuko ditu.

  7. Nafarroako Gobernuaren Euskararen Gaitasun Agiriaren (EGA) Epaimahai Ofizialeko kide ondoko hauek izendatzea:

    –M.ª Carmen Huarte Carrión andrea, epaimahaiburu.

    –Miren Garbiñe Basurto Luzuriaga andrea, idazkari.

    –Pedro Aguirre Sarasola...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR