Erretiro pentsioak eta gizarte babesa

AutorLuis Belaustegi
CargoZuzendaria
Páginas140-141
3
Lan Harremanak, 2018
Nº 40, edición In Press
ISSN: 1575-7048
e-ISSN: 2444-5819
© Autor/a o Autores/as
CC BY
http://www.ehu.eus/ojs/index.php/Lan_Harremanak
DOI: 10.1387/lan-harremanak.20468
ERRETIRO PENTSIOAK ETA GIZARTE BABESA
Estatu espainiarrean 2018a urte oparoa izan da eduki sozialeko eskabideak zabaltzeko
mobilizazioen arloan eta, seguruenik, horien artean entzute handikoena erretiro pentsio duinak
eskatzen dituena izan da, jakinik gizarte estatutzat ule rtzen dugunaren osagai funtsezkoa direla.
Lehen mailako kokagune horrek baditu bai bere zergatiak, adibidez, inplikaturiko biztanleri
kopuru handia, lurralde hedapena, tartean dauden eragileak (elkarteak, sindikatuak,
enpresariak, Europar Batasuna, NDF…) edo pentsiodunen ahultasun maila altua, baina, seguru
asko, horietako faktore asko hobe ulertuko dira pentsiodunen mugimendua gizarte
hitzarmenaren defentsa kolektibo bezala, belaunaldi eta klase arteko hitzarmenaren alde egitea
bezala, haustura arriskuan ikusten baitute hitzarmen hori. Pentsio duina eskubide bezala
ikusteak beste idea bat dakar: aberastasunaren birbanaketa maila bat eskubidea dela eta
Estatuaren erantzukizuna dela bizitzaren nahikotasuna bermatzea; beste era betera esanda,
Estatuaren papera ere bada ekoizpen teknologia berri eta enplegu era berrien eraginaren
menpeko dagoen gizarte testuinguru honetan nola bete gizarte hiritartasun eskubideak.
Pentsioak, birbanaketa, Gizarte Estatua, gizarte kohesioa, eskubideak, duintasuna… mota
ekonomiko, politiko, juridiko, etiko, soziologikoko… osagaiak jokoan daudela eta LAN
HARREMANAK aldizkariko Argitalpen Batzordeari iruditu zaio 40. Zenbaki hau pentsioen gaineko
hausnarketa egitea eta, neurri batean, hauek txeratuta dauden gizarte babes sistema
zabalagoari buruz ere.
UPV/EHUko Enea Ispizua doktoreak idatzi du lehen artikulua eta aritu da robotizazio eta
digitalizazioaren eraginei buruz lan merkatuan, hala nola egungo gizarte babeserako politikak.
Luis Alejos, soziologoa eta pentsioduna, pentsio sistema publikoaren aldeko aktibismotik,
pentsionisten mugimenduaren jatorri eta bilakaerari buruz hitz egingo digu. Hirugarren artikulu
batean Arantzazu Vicentek, Jaume I-ko Lan Zuzenbide eta Gizarte Segurantzako Katedraduna,
era kritikoan ikusten du pentsio sistema egituratzeko sortzen ari den paradigma berria, egiten
diren lege erreformek eredu berrira horretaratzen baitute, eta finantza boterea identifikatzen
du eredu berriaren irabazle nagusi bezala. Ikusmira zabalduz, Angel Elias, UPV/EHUko Lan
Harremanen eta Gizarte Langintza Fakultateko Dekanoa, lan denbora eta aberastasunaren
banaketa doiaren aldeko apustua egiten du, gogoan izanik osagai horietan aurrerakada
teknologikoak izan duen eragin sendoa, eta lan orduen murrizketa edo oinarrizko unibertsalaren
ezarpenari buruzko hausnarketa eginez.
Atal irekian, baina egia esan aurreko atalarekiko trantsizio leuna eginez, Julen Bollain-ek,
UPV/EHUko Hegoa institutukoa eta Daniel Raventos-ek, Bartzelonako Unibertsitatekoa,
gutxieneko errenten programen azterketa eskaintzen digute eta beren eraginkortasuna eta
mugen gaineko datuak alderatzen dituzte baldintza gabeko oinarrizko errentaren ereduarekin.
Rovira i Virgili Unibertsitateko Carla Aguilar-ek eta Ignasi Brunet-ek industrian aurkitu
daitezkeen jenero eraketak aztertzen dituzte hurbilketa teoriko batetik, salatuz lanean
kualifikazio hobetsienak maskulinotzat hartzen direla femeninoekin kontrajarrita, autoreek

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR