307/2009 FORU AGINDUA, uztailaren 2koa, Berrikuntza, Enpresa eta Enpleguko kontseilariak emana, 2009an enpresen gizarte erantzukizuna sustatzeko laguntzen deialdiko oinarri arautzaileak aldatzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Berrikuntza, Enpresa eta Enpleguko kontseilariak maiatzaren 7an emandako 217/2009 Foru Aginduaren bidez, 2009an enpresen gizarte erantzukizuna sustatzeko laguntzen deialdia onetsi zen. Deialdia 2009ko 61. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 20an.

Laguntzen kudeaketa eraginkorragoa izan dadin, egokia da oinarri arautzaileak aldatzea, laguntzak emateari buruz ebazteko organo eskuduna Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusia izateko.

Horrenbestez, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. 2009an enpresen gizarte erantzukizuna sustatzeko laguntzen deialdiaren 7. oinarria aldatzea (Berrikuntza, Enpresa eta Enpleguko kontseilariaren maiatzaren 7ko 217/2009 Foru Aginduaren bidez onetsitako deialdia). Horrenbestez, hemendik aurrera, testu hau izanen du:

    7. oinarria.-Diru-laguntza ematea.

    Idazkaritza Tekniko Nagusiak laguntzak emateko prozedura bideratuko du eta, eskaerak ebaluatu ondoren, organo eskudunari igorriko dio ebazpen proposamena, non adieraziko baita onuradunek diru-laguntza kobratzeko betebehar guztiak betetzen dituztela.

    Diru-laguntza emateari buruz ebazteko eskumena duen organoa Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusia izanen da. Ebazpena eman eta jakinarazteko epea hiru hilabetekoa izanen da, gehienez...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR