Emakume langileen laneko segurtasuna eta osasuna

AutorOlga Fotinopoulou Basurko
CargoLanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbideko Unibertsitate Irakasle Titularra Gasteizko Enpresa Ikasketen UE, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea
Páginas17-19

Page 17

Emakume langileen Laneko Segurtasun eta Osasuna

monografiko honen helburua, hain zuzen, genero-ikuspegitik laneko arriskuen prebentzioa lantzea da. Izan ere, ezin dugu ahaztu azkenaldian ikuspegi berri baten alde egiten ari garela oro har langileen segurtasun- eta osasun-gaiak lantzean (LAPLko 5.4 art.). Helburu den lan-merkatuak, beraz, bertako kideen osasunari begira beste modu batean jardungo du. Horixe izango da abiaburua. Izan ere, lanbide-arriskuak egotea eta horiek behin-behinean lanetik eratorritako kalte bilakatzea dakarten aldagaiek (besteak beste, emakumeen enplegu-ezaugarriak lan-merkatu segmentatu batean, iragankortasuna, lanaldi partzialeko lana, prekarietatea, zenbait zeregin emakumeenak direla pentsatzea, lanaren antolakuntza edo lanaldi bikoitza egitea) baldintzatu egiten dute emakumeek lan ordainduan parte hartzea; eta hori ez ezik, ondorio nabarmenak ere badakartzate -arestian esan dugun moduan- emakume langilearen osasunari begira.

Beraz, «Lan Harremanak» aldizkariko monografiko hau osatzen duten lane-kin emakumearen babeserako neurri guztietan bilakaera gertatzea lortu nahi da; betiere, laneko arriskuen prebentzioaren ikuspegitik. Egia esan, duela ez hainbeste, legedian bildutako prebentzio-mekanismo edo -neurri gehientsuenek babes izaera hutsa zuten. Denborarekin, ordea, begirada hori aldatuz eta aldatuz joan da, eta azkenerako, langile guztientzat berdintasunean oinarritutako neurriak dira, bakoitzaren sexua zeinahi delarik ere. Horrenbestez, ikuspegi horren arabera, laneko arriskuek modu berean eragiten diete gizonei eta emakumeei. Izan ere, azkenaldian lau haizeetara zabaldu den moduan, zenbait eragilek eragindako kalteek ez dituzte sexuak bereizten. Dena den, azken begirada honek ez du alde batera utzi nahi izan -denok dakigun moduan- emakumeak, emakume izateari lotutako funtzio biologikoak direla tarteko, bestelako ondorioak eduki ditzakeela zenbat jarduera gauzatzean. Beraz, xedapen espezifiko bat daukagu (LAPLko 26. art.), ugalketa-prozesua babesteari begirakoa; alegia, emakume langileak hainbat arrisku-egoeratan babesteari begirakoa: amatasun-arriskuetan, haurdunaldiko arriskuetan edo edoskitzaroko arriskuetan. Aurrekoari inolako kalterik eragin gabe (monografiko hau osatzen duten ikerlanetan ezin saihestuz-

Page 18

ko gaia baita, zalantzarik gabe), beste pauso bat ematen ahalegindu gara. Horretarako, aintzat hartu dugu zenbait osasun-arazok modu desberdinean eragiten dietela emakumeei eta...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR