340/1998 FORU DEKRETUA, abenduaren 1ekoa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantila organikoa hein batean aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zenbait Departamentuk beren plantila organikoa aldatu beharra adierazi dute, lanpostu batzuk gaur egungo helburu eta eginkizunetara egokitzeko. Horren kariaz, lanpostu huts batzuk birmoldatzea eta beste batzuen izena aldatzea proposatu dute.

Proposatutako aldaketek, kontuhartzaile delegatuaren txostenaren arabera, ez dute indarrean dagoen gastuen aurrekontuko I. kapituluaren gehikuntzarik ekarriko.

Horrenbestez, Lehendakaritza eta Barne kontseilariak proposatuta eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko abenduaren bateko bilkuran hartutako erabakiarekin bat etorriz,

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua.$Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantila organikoa honela aldatzen da.

Bat.-Ondoren zehazten diren lanpostuak, indarrean dagoen gastuen aurrekontuan diru dotazioa dutenak, amortizatu dira:

Hezkuntza eta Kultura Departamentua:

-I.E.I.T.ko irakasle bereziak, hiru lanpostu huts, funtzionario araubidean, B maila, plantila organikoan 32.043, 30.096 eta 34.287 zenbakiak.

-Nekazaritzako Ustiategiko burua, lanpostu huts bat, funtzionario araubidean, C maila, plantila organikoan 30.735 zenbakia.

-Mandataria, lanpostu huts bat, funtzionario araubidean, D maila, Iruñeko "Iturrama" Bigarren Hezkuntzako Institutuari atxikia, plantila organikoan 30.735 zenbakia.

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentua:

-Hirugarren mailako idazkariak, bi lanpostu huts, funtzionario araubidean, D maila, plantila organikoan 5.453 eta 5.456 zenbakiak.

-TE TGM ADG, lanpostu huts bat, funtzionario araubidean, B maila, plantila organikoan 2.460 zenbakia.

Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutua:

-Menpekoa, lanpostu huts bat, funtzionario araubidean, E maila, plantila organikoan 2.869 zenbakia.

-Dietetikako teknikari espezialista, lanpostu huts bat, funtzionario araubidean, C maila, plantila organikoan 5.580 zenbakia.

Bi.-Ondoko lanpostuak sortu dira, aurreko idazatian amortizatu diren lanpostuen diru dotazioaren kargura:

Hezkuntza eta Kultura Departamentua:

-Administrari laguntzailea, lanpostu huts bat, euskaraz jakitea beharrezkoa, funtzionario araubidean, D maila, Doneztebeko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Institutuari atxikia, Ikastetxe Publikoarekin batera, lanpostuaren zenbakia, 36.070.

-Administrari laguntzailea, lanpostu huts bat, euskaraz jakitea beharrezkoa, funtzionario araubidean, D maila, Mendillorriko Ikastetxe Publikoari atxikia, lanpostuaren zenbakia, 36.071.

-Administrari laguntzailea, lanpostu huts bat, euskaraz jakitea beharrezkoa, funtzionario araubidean, D maila, Zizur Nagusiko Bigarren Hezkuntzako Institutuari atxikia, lanpostuaren zenbakia, 36.072.

-Administrari laguntzailea...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR