Aurkezpena

AutorEnea Ispizua Dorna
CargoZuzendaria
Páginas11-12
ISSN 1575-7048 eISSN 2444-5819
Lan Harremanak, 2022, 47, 11-12
https://doi.org/10.1387/lan-harremanak.23732
aurkEzPEna
Covid-19aren etorrera 2020an eta bere eragina gizarte eta osasunean ikas-
keta bat izan dira lan-harremanen esparrurako. Horrela, azken urteotako joera
izan dira telelanaren hazkundea, enpresen aldi baterako edota behin betiko
itxierarekin eragin duen eragin ekonomikoa edo Gobernuak osasun-krisiak en-
pleguan eragin txikiagoa izan dezan hartu dituen premiazko neurriak.
2021. urteko azkenetan, legegileak berrikuntza garrantzitsuak utzi dizkigu
Lan eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbidean, aspalditik espero zirenak: alde ba-
tetik, abenduaren 28ko 32/2021 Errege Lege Dekretua onartu zen, lan-erre-
formarako, enpleguaren egonkortasuna bermatzeko eta lan-merkatua eralda-
tzeko premiazko neurriei buruzkoa, eta, beste alde batetik, abenduaren 28ko
21/2021 Legea, Gizarte Segurantzako pentsioen eta finantza-boterearen erre-
fortzu publikoari buruzkoa. Gainera, 2022rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei
buruzko abenduaren 28ko 22/2021 Legeak zenbait aldaketa egiten ditu Gizarte
Segurantzako kotizazio-oinarrien eta tasen arloan eta pentsio-planetako gehie-
neko ekarpenetan; eta, besteren artean, hezkuntzan eta osasunean % 120ko bir-
jarpen-tasa ezartzen du. Azken ildo honetan aipatzekoa da 20/2021 Legea, en-
plegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko
14/2021 Errege Lege-Dekretua baliozkotzen duena.
LAN HARREMANAK Aldizkariaren 47. zenbakia COVID-19aren pande-
miak irakatsi eta aldatu digunari buruz hausnartzeko toki bat izatea nahi ge-
nuen. Honen ondorioz, ondorengo egileen lanak aurkeztu nahi dizkizuegu.
Lehenengo, Las limitaciones de los despidos vinculados a la COVID-19: criterios
jurisprudenciales artikulua duzue Djamil Tony Kahale Carrillo irakaslearena. Bi-
garrenik, El derecho a la desconexión digital desde un punto de vista de la preven-
ción de riesgos laborales dugu, Nuria J. Ayerra Duesca irakaslearena. Hiruga-
rrenik, El derecho de resistencia en tiempo de pandemia izeneko artikulua dugu,
Ana N. Escribá Pérez irakaslearena eta José Manuel Martí Sebastiá abokatua-
rena. Azkenik, Estudio de las medidas sancionadoras y reparadoras del abuso en la

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR