Aurkezpena

Páginas10-11
AURKEZPENA
Egungo testuinguruan, zeinetan hitzarmen kolektibo askoren indarrean
egotea amaitzear dagoen, eta horren ondorioz hori gertatzen denean zer gerta-
tuko den inguruko ziurgabetasuna sortzen den, Lan Harremanak aldizkariaren
Erredakzio Kontseiluak gai horrek soldaten eta lehiakortasunaren ikuspuntutik
aztertzeak duen garrantzia nabaritu du. Honetan ere, gaiari ikuspegi anitzetik
ekiteko saiakera egin da. Hori dela eta, ale honetan parte hartu duten egileak ja-
kintza-arlo ezberdinetakoak dira.
Javier Bilbaok eta Carlos Ochandok «Soldatak eta lan kostu bateratuak es-
painiar ekonomian: errentaren banaketa funtzionala hazkunde ekonomikoaren
etapan» artikuluan, 1995-2007 aldian espainiar ekonomiaren garapena aztertu
ondoren, hedatze aroa izan eta asalariazio-tasak gora egin arren, soldatei lotu-
tako errentek ez zutela gehitze paraleloa jasan ondorioztatzen dute.
Amparo Merinok, negoziazio kolektiboa lan harremanetan oinarrizko atala
dela abiapuntutzat hartuta, «Negoziazio egituran aldaketak: negoziazio kolekti-
boaren deszentralizazioa edo desaktibazioa» artikuluan eremu horretako azken
erreformak aztertzen ditu. Bere hausnarketen artean erreforma horiek aurreko
ereduak porrot egin duela bere gain hartzen dutela nabarmentzen du. Hori dela
eta, lege erregimenaren eta erregimen konbentzionalaren arteko tradiziozko dia-
lektikara bira egin omen da.
Gai bera jorratzen du Tomás Arrietak ere «Negoziazio kolektiboari buruzko
arauzko eredu berria. Bere zenbait eragin Euskal Autonomia Erkidegoan» arti-
kuluan. Egileak 3/2012 Legearen zenbait xedapenek lan harreman kolektiboa-
ren ereduan aldaketa oso sakonak sor ditzaketela azpimarratzen du. Era berean,
aldaketok Euskal Autonomia Erkidegoko negoziazio kolektiboan izan ditzakeen
eragina ere aztertzen du.
Bere aldetik, Joxe Elorrietak sindikatu mugimenduaren egoerari egiten dio
so «Sindikalgintza Oldarkorra» bere artikuluan. Bertan, ELA sindikatuaren ibil-
bidea dago aztergai nagusiki. Bere ondoriorik aipagarriena langileriaren eskubi-

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR