Aurkezpena

AutorMikel de la Fuente lavín
CargoLan Harremanak aldizkariaren zuzendaria
Páginas13-15

Page 13

Lan Harremanak aldizkariaren ale honetan «Gizarteratzea eta Enplegu Politikak» gaia hautatzea azkeneko aldizkarian landu zen «Krisiaren eraginak arlo soziolaboralean» gaiaren ondotik dator. Espainiako Erresumako Gizarteratzeko Ekintza Plan Nazionalak (2008-2010) adierazten duenez, gizarteratzea indartzeko funtsezkoa da kalitatezko enplegua garatzea eta sustatzea, baita errenten alorreko politika egokia eta gizarte-zerbitzuen laguntza izatea ere, gizarte-bazterketako arriskutik irten ahal izateko. Halere, zalantzazkoa da baldintza horiek betetzen ari direla esatea, eta, zehazki, etorkizun hurbilean beteko direla esatea. Alabaina, Europar Batasunak flexisegurtasunaren politika eta estrategia sortu zuen, eta estatukideek egin zitekeen bertsiorik okerrena hartu zuten -aldizkari honetako 16. zenbakian aztertu zen-. Izan ere, malgutasuna kosta ahala kosta erabiltzen zuen, eta egokitze fiskalaren eta gastu publiko soziala murriztearen arloko politikaz baliatzen zen. Politika eta estrategia horiek, ordea, kontraesanean daude kalitatezko enpleguarekin, eta baztertuta dauden pertsonak laneratzea zailtzen dute.

Bestalde, azken urteetan abian jarri den aktibatze-estrategia, hein handi batean workfare doktrinan inspiratzen dena, ez da aktibatze orokor positibo bat bihurtu, babesteko neurrien, lana bilatzearen eta banan-banako laneratze-ibilbideen bitartez. Aldiz, neurri behartzaile eta zigortzaileak ezarri dira, lana bilatzeko sustagarririk ez izatea saihesteko, eta, paraleloki, langabezian daudenak lanera itzultzera bultzatzeko suspergarriak ezarri dira (García Serrano, 2007).

2000. urteko Lisboako Estrategiak, politika pasiboen ordez, politika aktiboak sendotzea ekarri zuen, besteak beste; eta, Espainian, honako alderdi hauetan adierazi dira politika horiek: gizarteratzeko errenta aktiboak sortzean; langabeziako laguntzen aktibazio-irizpidea sendotzean; langabezian zein lanean dauden pertsonen prestakuntza okupazionala eta jarraitua zabaltzean; enpleguko zerbitzu publikoari arreta handiagoa jartzean; eta, kontratazioak egiteko, enpresei diru-laguntzak edo hobariak ematean (Rodríguez Cabrero, 2009). Aldaketa horrek gastu publikoa handitzea ekarri du politika aktiboetan. Hala ere, zenbait elementutan kontzentratu da, eta horien eraginkortasuna zalantzazkoa da enplegu-kalitatearen helburuaren ikuspuntutik; alegia, lehen aipatutako kontratazioak

Page 14

egiteko diru-laguntzen politika. Aitzitik, gastua askoz ere murriztuagoa izan da...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR