Alkatetzaren dekretua.Eskudantziak Tokiko Gobernu Batzarraren esku uztea

SecciónIII. Nafarroako Kontseilua

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 artikuluak eta azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 41. artikuluak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz, Alkatetzaren eskudantziak beste organo batzuen esku uzteko espedienteari dagokionez.

Kontuan harturik Alkatetza honek, 2015eko ekainaren 25ean eman dekretuaren bidez (2015ko uztailaren 27ko eta 2017ko azaroaren 29ko dekretuek aldatua), Tokiko Gobernu Batzarrean eskuordetzeak egin zituela.

Ikusirik legegintzaldiaren erdia iraganda lortu den esperientzia eta udal zerbitzuek proposatu dituzten aldaketak.

Alkatetzaren nahia izanik prozedura eta gaietan lortzea koordinazio, eraginkortasun eta adostasun handiagoa, eta horrenbestez, eskumenen eskuordetzea mantentzea ondorio horiek gertatzen diren alderdietan, eta ez aipatu ondorioak eragiten ez dituztenetan.

Kontuan harturik Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen 2568/1986 Errege Dekretuaren 114.etik 118.era bitarteko artikuluek eta haiekin bat egiten duten aplikatzeko arau orokorrek xedatutakoa, eta Idazkaritza Nagusiaren aurretiko txostena.

Honako hau ebatzi dut:

Lehenbizikoa.–Gobernu Batzarraren esku uztea gai hauei dagozkien erabakiak:

  1. Kudeaketa ekonomikoa garatzea, onetsitako aurrekontuaren arabera, eta gastuak xedatzea, betiere bere eskumenen mugen barnean, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko araudian ezarritakoarekin bat. Eskuordetzetik kanpora gelditzen dira Kontratu Publikoei buruzko 6/2006 Foru Legean jasotzen diren kasuak, baldin eta faktura eta/edo kredituaren erreserba baizik eskatzen ez bada (laguntza teknikoa eta hornidurak 6.000 euro bitarte, BEZa kanpo), eta obren kontratuei dagokienez, eskuordetzetik kanpora gelditzen dira 12.000 eurora (BEZa kanpo) iristen ez diren kontratuak. Zenbateko horiek aldatuko balira edo kontratu publikoei buruzko ondorengo foru legeetan handiagoak izanen balira, oraingoan zehaztutako zenbatekoak muga berrietara egokituko dira.

  2. Mota guztietako kontratazio eta kontzesioak egitea, haien zenbatekoa aurrekontuko baliabide arrunten %10 baino gehiago ez bada; horien artean urte anitzetakoak ere sartzen dira, lau urte baino gehiago iraun behar ez badute, eta urteko guztien zenbateko metatuak aipatu portzentajea gainditzen ez badu. Eskuordetzetik kanpora gelditzen dira Kontratu...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR