75/2021 FORU DEKRETUA, irailaren 1ekoa, Osasun Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 269/2019 Foru Dekretua aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

212. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 9a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.2. Foru Dekretuak 75/2021 FORU DEKRETUA, irailaren 1ekoa, Osasun Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 269/2019 Foru Dekretua aldatzen duena. Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura eta departamentu bakoitzaren eskumenen esparrua onetsi ziren. Halaber, abuztuaren 14ko 93/2019 Foru Dekretuaren bidez, Osasun Departamentuaren oinarrizko egitura onetsi zen, galarazi gabe gero garatu ahal izatea.

Aurrerago, urriaren 30eko 269/2019 Foru Dekretuaren bidez, Osasun Departamentuaren egitura organikoa onetsi zen.

Aipatu foru dekretua onetsi zenetik urtebete baino gehiago igaro delarik, Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiak hura berregituratzea proposatzen du sortu diren beharrei erantzute aldera; izan ere, espedienteen tramitazioa modu esponentzialean hazi baita, honako hauena batez ere: COVID-19aren inguruko osasun arauak urratzearen ondoriozko espediente zehatzaileak; ondare-erantzukizuneko espedienteak, pandemian hartutako osasun neurrien ondoriozkoak hauek ere, eta SARS-CoV-2ak eragindako osasun krisia dela eta teknikarien eta herritarren kontsultei erantzutekoak.

Araubide Juridikoaren Atala kentzea eta Espedienteen Tramitazioaren eta Laguntza Juridikoaren Atal berria sortzea proposatzen da, Osasuneko Idazkaritza Tekniko Nagusiko egungo Araubide Juridikoaren Atala berrantolatu eta haren eginkizunak hobeki finkatze aldera, eta, hasiera batean aurreikusi gabeko zeregin hertsiki juridikoetatik haragoko eginkizunak gehitze aldera. Horrela bada, zeregin gehiago izanen dira espedienteen kudeaketan eta tramitazioan, datu-baseen kudeaketan, jendaurreko informazioaren eta herritarren parte-hartzearen tramitean, zein herritarren arretarako laguntzan, proposatzen den Atal berrian hobeki ahokatzen direnak.

Horiek horrela, gaur egungo atal juridikoa kentzen da, eginkizunak arestian azaldutako ildoan aldatu eta zehazteko, eta beste atal bat sortzen da, Espedienteen Tramitazioaren eta Laguntza Juridikoaren Atala izenekoa, zeregin juridiko hutsez harago tramitaziokoak eta herritarren arretakoak ere izanen dituena.

Horrenbestez, Osasuneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2021eko irailaren 1ean egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

Artikulu bakarra.–Osasun...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR