74/2022 FORU DEKRETUA, uztailaren 5ekoa, zeinaren bidez aldatzen baitira Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren Estatutuak, erakunde horren estatutuak onesten dituen azaroaren 6ko 301/2019 Foru Dekretuaren bidez onetsitakoak.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

150. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 28a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.2. Foru Dekretuak 74/2022 FORU DEKRETUA, uztailaren 5ekoa, zeinaren bidez aldatzen baitira Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren Estatutuak, erakunde horren estatutuak onesten dituen azaroaren 6ko 301/2019 Foru Dekretuaren bidez onetsitakoak. HITZAURREA

Hezkuntza Departamentuak eta Eskubide Sozialetako Departamentuak akordio bat lortu dute Eskubide Sozialetako Departamentuak kudeatzen dituen haur eskolak 2022ko abuztuaren 1etik aurrera Hezkuntza Departamentuari eskualdatzeko aurreikuspena bete dadin.

Horren ondorioz, aldatu egin behar dira Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren Estatutuak, azaroaren 6ko 301/2019 Foru Dekretuaren bidez onetsi zirenak, haur eskola horien kudeaketari buruzko eskumenak kentzeko, bai eta eskola horietako lanpostu batzuei eta beste alderdi batzuei buruzko arau espezifikoak ere.

Bestalde, bidezkoa da aldatzea, orobat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako organoen langileen arloko eskudantziak mugatzen dituen otsailaren 11ko 30/2005 Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren 1. apartatua, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak langileen aldi baterako kontratazioaren arloan dituen eskumenei buruzkoa, era horretan erakunde horrek aldi baterako langile oso espezifikoen kontratazioak eta deialdiak egin ahal izan ditzan, adingabeak babesteko dituen zenbait eginkizun gauzatzeko beharrezkoak direnak.

Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 49.2 artikuluak xedatzen du erakunde publikoen estatutuak Nafarroako Gobernuaren foru dekretu bidez aldatuko direla, erakundea atxikita duen departamentuko titularrak proposaturik.

Horrenbestez, Eskubide Sozialetako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2022ko uztailaren 5ean egindako bilkuran harturiko Erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

Artikulu bakarra.–Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren Estatutuak onesten dituen azaroaren 6ko 301/2019 Foru Dekretuaren aldaketa.

Bat.–Aldatu egiten da Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren Estatutuen 3. artikulua. Aurrerantzean, honela idatzita geldituko da:

“3. artikulua. Eskumenak.

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziari dagozkio autonomia...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR