65/2021 FORU AGINDUA, urriaren 27koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, jendaurreko aldia ebazten duena “Ureztalurretako jarduketen proiektua XXVI-EGA 3 sektorean, Nafarroako Ubidearen eremu ureztagarriaren 1. fasea handitzeko” izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen ondorioetarako.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

256. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 9a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.7. BESTELAKOAK 65/2021 FORU AGINDUA, urriaren 27koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, jendaurreko aldia ebazten duena “Ureztalurretako jarduketen proiektua XXVI-EGA 3 sektorean, Nafarroako Ubidearen eremu ureztagarriaren 1. fasea handitzeko” izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen ondorioetarako. Nafarroako Gobernuak, 2013ko irailaren 25ean hartutako Erabakiaren bidez, Nafarroako Ubidearen eta haren eremu ureztagarriaren 1. fasea handitzeko udalez gaindiko proiektu sektoriala onetsi zuen, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiak sustaturik (2013ko 195. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 9koa). Irailaren 5eko 102/2012 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Ureztalurren Planeko jarduketen zerrendan sartzea Nafarroako Ubidearen 1. fasea handitzearen ondoriozko eremu ureztagarria (2012ko 186. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 20koa). Foru dekretu horren bidez, orobat, erabaki zen egin beharreko jarduketen onura publikoa eta interes orokorra deklaratzea, martxoaren 16ko 7/1999 Foru Legearen 3.1 artikuluari jarraikiz.

Nafarroako Gobernuak 2017ko uztailaren 19an hartutako Erabakiaren bidez (2017ko 155. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 11koa) onetsi zen proiektu hau aldatzeko espedientea: “Nafarroako Ubidearen 1. fasea eta haren eremu ureztagarria handitzeko udalez gaindiko proiektu sektoriala”. Proiektuaren xedea da Ega ibaiaren arroa hornitzen duen adarraren trazadura aldatzea, eta Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Zuzendaritza Nagusiak sustatzen du.

Nafarroako Gobernuak 2021eko irailaren 1ean hartutako Erabakiaren bidez (2021eko 212. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 9koan), presakoa deklaratu zen, nahitaezko desjabetzeari ekiteko, “Ureztalurretako jarduketen proiektua XXVI-EGA 3 sektorean, Nafarroako Ubidearen eremu ureztagarriaren 1. fasea handitzeko” izeneko proiektuko obrek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa.

Lurralde Kohesiorako kontseilariak irailaren 10ean emandako 59/2021 Foru Aginduaren bidez (2021eko 229. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 30ekoan), nahitaez desjabetzeko prozeduraren tramitazioa abiarazi zen eta jendaurrean jarri zen “Ureztalurretako jarduketen proiektua XXVI-EGA 3 sektorean, Nafarroako Ubidearen eremu ureztagarriaren 1. fasea handitzeko”...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR