63/2019 FORU AGINDUA, abuztuaren 20koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakaskuntza profesionaletako ikasleen ebaluazioa, titulazioa eta ziurtapen akademikoa arautzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakaskuntza profesionalak arte ikasketen barnean daude, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren VI. kapituluan xedatutakoaren arabera. Berariazko heziketa zikloetan antolatuko dira, aipatu lege organikoaren V. kapituluan hezkuntza sistemako lanbide heziketarako xedatzen denari jarraikiz. Ikasketa horien xede nagusia da ikasleei kalitateko arte prestakuntza ematea eta arte plastikoen eta diseinuaren arloko etorkizuneko profesionalen kualifikazioa bermatzea. Kualifikazio Profesionalen Katalogo Nazionala izan ahal dute erreferentzia. Hortaz, haien curriculuma bat etorri ahal da Kualifikazio Profesionalei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2005 Lege Organikoan aurreikusten den Kualifikazio Profesionalen eta Lanbide Heziketaren Sistema Nazionalaren ondoriozko eskakizunekin.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak oinarrizko elementuak ezartzen ditu Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakaskuntza profesionalek egokiro erantzun diezaieten eskakizun sozial eta ekonomikoei. Bizitzan zehar ikasteko heziketa sistema malgua sustatzen du, prestakuntzatik lanerako urratsa eta alderantzizkoa erraztuz. Ebaluazioa tresna ezin hobea da lortutako emaitzen jarraipena egiteko, haiek balioesteko eta haiek lortzeko prozesuak hobetzeko. Hori dela eta, ebaluazio prozedura bat ezarri beharra dago, ikasketa mota desberdinen arteko loturak ezartzen dituena, batetik bestera iragateko aukera emanez eta beharrizan eta interes pertsonaletara egokitutako heziketa bideak sortzea ahalbidetuz. Maiatzaren 4ko 596/2007 Errege Dekretuan, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakaskuntza profesionalen antolamendu orokorra ezartzen duen hartan, irakaskuntza horien ebaluazioa arautzen da VI. kapituluan.

Ebaluazio prozesu hori arautzen du uztailaren 12ko 109/2011 Foru Aginduak (irailaren 18ko 86/2014 Foru Arauak aldatua), Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakaskuntza profesionaletako ikasleen ebaluazioa, titulazioa eta ziurtapen akademikoa arautzen dituenak.

Hezkuntza Departamentuak lehentasuna ematen dio ebaluazio prozesua etengabe hobetzea, mailaz igotzen diren eta titulazioa eskuratzen duten Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakaskuntza profesionaletako ikasleen tasak hobeak izan daitezen. Hori horrela, ziklotan antolatutako irakaskuntza profesional guztiek berariazko bi helburu dituztela agertzen da Lanbide Heziketaren 2017-2010 Plan Estrategikoan. Lehenengoa 2. ardatzean dago integratuta, “Balioa ematea gure gizartearen kohesio eta jasangarritasunari”, hau da, “Lanbide Heziketa amaitzen duten ikasleak ugaritzea”. Bigarrena 3. ardatzean dago integratuta, “Lanbide Heziketa indartzea eta etengabe eguneratzea”, hau da, “Lanbide Heziketako ikasleen ehunekoa Europako ratioetarantz joatea”. Ardatz eta helburu horiek Lanbide Heziketaz egindako aipamen hori zabaldu egiten da ziklotan antolatutako irakaskuntza profesional guztietara, besteak beste Arte Plastikoetako eta Diseinukoetara. Horretarako, hainbat aldaketa egin behar dira, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakaskuntza profesionaletako zikloen ebaluazio jarraituan aurrera egin ahal izateko: amaierako ohiko deialdi bat ezartzea maila bakoitzean, neurri malguak ezartzea irakas eta ikas prozesuak eta, ondorioz, ebaluazio prozesuak ikasleen erantzukizuna susta dezan, eta, aldi berean, arte eskolei ikuspegi berri bat eman diezaien ebaluazio prozesua antolatzeko eta garatzeko orduan.

Era berean, Lanbide Heziketaren Plan Estrategikoak irakaskuntza profesional guztietan sustatzen du ikasleak ardatz dituzten metodologiak (metodologia aktibo deiturikoak), batez ere Proiektuetan Oinarritutako Elkarlaneko Ikaskuntza (POEI). Metodologia horietan, ikasleen ikaskuntzari begira, bereziki garrantzitsua da zeharkako konpetentziak garatzea, hots, konpetentzia pertsonalak eta sozialak. Horrek berekin dakar ebaluazioa nabarmen aldatu beharra, heziketa prozesuaren berezko zatitzat hartuz, zalantzarik gabe. Horregatik, aurrera egin behar da Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakaskuntza profesionaletako ikasleak arautzen dituen aginduan, metodologia aktiboek berezkoa duten ebaluazioaren ikuspegi berri horren bidez garatu ahal izateko diseinu, sormen plastiko eta bisual eta eskulangintzarekin lotutako gaitasunak eta trebeziak.

Irailaren 18ko 86/2014 Foru Arauak aldatu zuen uztailaren 12ko 109/2011 Foru Agindua aldatu ondoren, Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioak Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakaskuntza profesionalak baliozkotzeko izapide telematikoa garatu du bere webguneko “Izapideak eta zerbitzuak” atalean. Foru agindu honetan Nafarroako Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakaskuntza profesionalen ebaluazioa erregulatzen duen araudira lekualdatzen da ikasleek aurkeztutako baliozkotze eskaerak izapidetzeko prozedura, eskatutako baliozkotze horiek ebazteko eskumena duen organoaren arabera.

Azkenik, Hezkuntza Departamentuak uste du berariaz bete behar dela goi mailako eta errendimendu handiko kirolariei buruzko uztailaren 13ko 971/2007 Errege Dekretuan ezarritakoa. Hain zuzen, 9.8 artikuluak ezartzen duenez, ikastea bateragarria izan dadin kirol prestakuntza edo jarduerarekin, administrazio eskudunek neurriak hartuko dituzte ikasle horien ikasketak uztartu ahal izateko kirol erantzukizun eta jarduerekin.

Horregatik guztiagatik, foru agindu berri bat ezarri behar da, Nafarroako Foru Komunitateko Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakaskuntza profesionaletako heziketa zikloetako ikasleen ebaluazioa, titulazioa eta ziurtapen akademikoa arautuko dituena, jarraian adieraziko diren kapituluekin.

  1. kapituluan xedea eta aplikazio eremua zehaztu ondoren, II. kapituluak Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakaskuntza profesionalen ebaluazioaren ezaugarri orokorrak arautuko ditu, eta bertan jasoko da ebaluazioa jarraitua eta integratzailea izanen dela, nagusiki hezitzailea, eta modulutan bereizia, baina izaera integratzailea alde batera utzi gabe. Lehen berritasuna da ziklo eta moduluen ebaluazioaren ikuspegi berriari egiten zaion erreferentzia: ikas metodologia berriak aplikatuko dira, proiektu metodologikoan modu esanguratsuan definitutako gaitasunak ardatz hartuta. Erreferentzia hori foru arau honetan berariaz jasota dago, ebaluazio prozesu osoan zehar. Horrez gain, beste berritasun bat ere badago: ebaluazio jarraitua definitu eta ezartzen du Nafarroako Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakaskuntza profesionaletako zikloen ebaluazio sistema gisa, eta, aldi berean, amaierako ebaluazio sistema ezartzen du ebaluazio jarraitua aplikatu ezin zaien ikasleendako alternatiba gisa. II. kapitulu horretan aipatzen da, halaber, zein diren programazio didaktikoak prestatzean arreta berezia behar duten alderdi zehatzak ebaluazioaren plangintzan, bai eta zein diren hezkuntza laguntzaren berariazko premiak dituzten ikasleek jasotzen ahalko dituzten neurriak ere, aniztasunari erantzuteko. Azkenik, ebaluazio jarraituaren ildoan, ohiko deialdi bakarra ezartzen da maila bakoitzeko, eta ezohiko deialdia eskatzeko baldintzak zehazten dira ohiko 4 deialdiak agortu dituzten lanbide moduluetarako.

  2. kapituluak irakasle taldeari buruzko xedapenak jasotzen ditu, hala nola ebaluazio prozesuari buruzkoa. Prozesu horrek hainbat ebaluazio saio ditu: hasierakoa, partzialak eta amaierakoa. Hala, kapitulu horretan dator saio horien guztien tenporalizazioa. IV. kapituluak lanbide moduluen eta enpresa, estudio eta lantegietako Praktikaldiaren kalifikazioa arautzen du, bai eta heziketa zikloarena ere, eta ebaluazio agirietan eman behar diren zenbakizko eta ez-zenbakizko kalifikazioak ezartzen ditu, ebaluazio prozesuko informazio garrantzitsu guztia eskuratze aldera. Azkenik, kapitulu horrek xedatzen du Ohorezko Aipamenak (moduluetan) eta Ohorezko Matrikulak (heziketa zikloetan) emateko aukera.

  3. kapituluak irizpideak ezartzen ditu zikloan jarraitzeko, hurrengo mailara iragateko eta enpresa, estudio eta lantegietako Praktikaldian hasteko, maiatzaren 4ko 596/2007 Errege Dekretuaren arabera ezarritako tituluak gauzatzean lortutako esperientziaren emaitza gisa. Era horretan, ebaluazio prozesua egokitu egin daiteke, ikasleek eskuratu ahal izan ditzaten heziketa zikloko konpetentzia orokorra, haren konpetentzia profesionalak eta, kasua bada, kualifikazio profesionalak eta konpetentzia unitateak. Gainera, kapitulu honetan heziketa zikloetako ikasketak errekuperatzeari buruzko zenbait xedapen ere jasota daude.

  4. kapituluan, matrikula baliogabetzeen tipologia ezarri da: ofizioz, arte eskolaren eskutik (matrikula deuseztatzea); edo ikasleak eskatuta –edo, adingabea bada, bere legezko ordezkariek– (matrikula baliogabetzea, plaza erreserbatzeko eskubidearekin / matrikulari baja borondatez ematea). Era berean, baliogabetze horiek egiteko eta eskatzeko baldintzak ezartzen ditu, bai eta ebaluazio deialdiari uko egitea eskatzeko baldintzak ere.

  5. kapituluak hainbat xedapen ditu Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakaskuntza profesionaletako moduluak baliozkotzeaz eta beste administrazio prozesu batzuez, hala nola lanbide moduluetako egokitzea, eranstea eta salbuestea, bai eta enpresa, estudio eta lantegietako Praktikalditik salbuestea ere. Azkenik, baliozkotze, egokitze, eranste eta salbueste horien prozedura ezartzen da.

  6. kapituluan, berriz, egungo araudian ezarritako ebaluazio agiriak datoz: ikaslearen espediente akademikoa (ziurtagiri akademiko pertsonalaren bidez egiaztatua), ebaluazio aktak eta banakako ebaluazio txostenak. Horrez gain, kapitulu horretan daude ikasleen mugikortasunaren inguruko zenbait neurri.

  7. kapituluak Arte Plastikoetako eta Diseinuko Teknikari eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Goi Mailako Teknikari tituluak eta dagozkien Europass gehigarriak emateari buruzko zenbait alderdi biltzen ditu, eta titulu horien erregistroari eta ondorioei buruz ere mintzatzen da.

    Azkenik, X. kapituluan arautzen da enpresa, estudio eta lantegietako Praktikaldia, lanbide heziketan lantokietako prestakuntza moduluarekin egiten den antzera. Praktikaldi horren aurretik arte...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR