6/2022 FORU LEGEA, martxoaren 22koa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aldatzekoa.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

66. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 1a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak 6/2022 FORU LEGEA, martxoaren 22koa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aldatzekoa. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

Foru Legea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aldatzekoa.

HITZAURREA

Nafarroako Foru Komunitateak eskumena du toki ogasunei dagokien arloa arautzeko, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 46. artikuluaren arabera.

Konstituzioaren 142. artikuluak ezartzen duenez, “toki ogasunek behar adinako baliabideak izanen dituzte legeak udalbatzei esleitzen dizkien eginkizunak betetzeko eta, funtsean, beren tributuez eta Estatukoetan eta autonomia erkidegoetakoetan duten partaidetzaz hornituko dira”.

Era berean, Toki Autonomiaren Europako Gutunak, 1985eko urriaren 15ekoak (Espainiak 1988ko urtarrilaren 20an berretsia), eskubidea aitortzen die toki erakundeei “behar adinako baliabide propioak izateko, eta haietaz libreki baliatzeko, beren eskumenak betetzean”, eta adierazten du, halaber, finantza baliabide horiek Konstituzioak edo legeak aurreikusitako eskumenen araberakoak izan beharko dutela.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeak toki ogasunei buruzko VIII. tituluan xedatzen duenez, 259. artikuluan zehazki, Nafarroako toki erakundeek beren eskumenak erabili eta beren esku utzitako helburuak bete ditzaten, toki ogasunei behar adina baliabide emanen zaizkie; Nafarroaren toki araubide berekiko gaia den aldetik, hala aurreikusten baitu Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 18.2 artikuluak, baliabide horiek toki ogasunei buruzko foru lege baten bidez arautuko dira, hots, Konstituzioaren 142. artikuluan, lehen aipatutakoan, jasotzen den finantza nahikotasunaren printzipioari mamia emanez.

Horrez gain, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 260. eta 261. artikuluetan ezartzen da ezen toki ogasunen baliabide-iturriak izanen direla, besteak beste, beren tributu propioak eta Foru Komunitatekoetan eta Estatukoetan duten partaidetza.

Nafarroako Toki Administrazioaren Erreformarako otsailaren 4ko 4/2019 Foru Legeak, besteak beste, aldatu zuen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 2ko 2/1995 Foru Legearen 123. artikulua, eta hitzaurrean aipatzen du toki erakundeei finantzaketa egonkorra eman behar zaiela Nafarroako tributuetan duten urteko parte-hartzearen bidez, bai transferentzia arruntei bai kapital-transferentziei dagokienez, eta toki finantzaketarako eredu berria ezarriz, bat etorriko dena printzipio hauekin: finantza nahikotasuna, aurrekontu jasangarritasuna, elkartasuna eta toki autonomia eta lurralde oreka.

Toki finantzaketarako eredu berri hori ezartzeko, lehenengo eta behin Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 123. artikulua aldatu beharra dago, agindu hori baita Nafarroako toki erakundeen finantzaketaren gaineko araudi orokorraren egiturazko oinarria; beraz, foru lege...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR