6/2021 FORU LEGE-DEKRETUA, ekainaren 21ekoa, guztiz edo hein batean indargabetzen dituena koronabirusak (COVID-19) eragindako osasun krisiari aurre egiteko ohiz kanpoko neurri batzuk hartu zituzten zenbait foru lege-dekretu.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

145. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 22a - BEREZIA 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak 6/2021 FORU LEGE-DEKRETUA, ekainaren 21ekoa, guztiz edo hein batean indargabetzen dituena koronabirusak (COVID-19) eragindako osasun krisiari aurre egiteko ohiz kanpoko neurri batzuk hartu zituzten zenbait foru lege-dekretu. Uztailaren 22ko 7/2020 Foru Lege-dekretuaren bidez ohiz kanpoko prebentzio neurri batzuk hartu ziren koronabirusaren (COVID-19a) osasun krisiari aurre egiteko, normaltasun berrirako trantsizio planaren 3. fasea gainditu ondoren.

Abuztuaren 17ko 8/2020 Foru Lege-dekretuaren bidez ohiz kanpoko neurriak onetsi ziren Nafarroako Foru Komunitatean COVID-19aren kasu positiboen igoerak eragiten duen arrisku bereziko egoerari erantzuteko.

Azken arau horren xedapen indargabetzaile bakarrak ia guztiz indargabetu zuen lehenago aipatutako uztailaren 22ko 7/2020 Foru Lege-dekretua.

Bi arauak Estatuko arau hauen babesean eman ziren, zeinak egokiak baitziren une horretako egoera epidemiologikorako:

–63/2020 Errege Dekretua, martxoaren 14koa, alarma egoera deklaratu zuena COVID-19ak eragindako osasun krisia kudeatzeko. Deklarazioak Estatuko lurralde osoari eragin zion, hasiera batean hamabost egun naturaleko epean, eta, ondoren, sei luzapen onartu ziren, Diputatuen Kongresuak baimenduta.

–Alarma-egoera luzatu zuen ekainaren 5eko 555/2020 Errege Dekretuak, 5. artikuluan, xedatu zuen ezen normaltasun berrirako trantsizio planean aurreikusitako fase guztiak gaindituz gero, ondoriorik gabe geratuko zirela dagozkion probintzia, uharte edo lurralde-unitateetan alarma-egoeran ezarritako neurriak. Gainera, 6. artikuluaren arabera, autonomia erkidegoak ziren erabaki zezaketenak, osasun eta epidemiologia irizpideei jarraikiz, beren lurraldeetan 3. fasea gainditu zela eta, horrenbestez, “normaltasun berrian” sartuko zirela.

–Ekainaren 9ko 21/2020 Errege Lege-dekretuak, COVID-19ak eragindako osasun krisiari aurre egiteko prebentzio, euste eta koordinazio neurri urgenteei buruzkoak, prebentzio neurriak hartu zituen osasun krisiaren bukaera ofizialki deklaratzen denera arte. Alde horretatik, autonomia erkidegoen eskumenen esku uzten du neurriak ezartzea.

Nafarroako Gobernuak 2020ko ekainaren 19an hartutako Erabakiaren bidez, Nafarroako Foru Komunitatea normaltasun berrian sartzen zela deklaratu zen, eta COVID-19ak eragindako osasun krisiari aurre egiteko beharrezko prebentzio neurri batzuk eman...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR