6/2020 FORU DEKRETUA, otsailaren 5ekoa, zeinaren bidez aldatzen baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

35. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 20a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.2. Foru Dekretuak 6/2020 FORU DEKRETUA, otsailaren 5ekoa, zeinaren bidez aldatzen baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa. Osasun Departamentuko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoak aditzera eman du bere plantilla organikoa aldatu behar dela, erakundeak benetan dituen beharretara moldatzeko.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusiak horren aldeko txostena egin du.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeiko otsailaren bostean egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

Artikulu bakarra.–Plantilla organikoan lanpostu batzuk amortizatzea eta beste batzuk sortzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Bat. Ondotik adierazten diren lanpostuak amortizatzen dira. Zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:

OSASUN DEPARTAMENTUA

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua

Eriari Osasun Laguntza emateko Zuzendaritza:

–Farmazialari ikuskatzaileak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 60259 zenbakia duena.

Profesionalen Zuzendaritza:

–Administrari laguntzaileak: hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, D mailakoak, plantilla organikoan 61506, 61766 eta 61799 zenbakiak dituztenak.

–Osasun laguntzaileak*: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 62380 zenbakia duena.

Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zuzendaritza:

–Administrari laguntzaileak: hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, D mailakoak, plantilla organikoan 60418, 61342 eta 62074 zenbakiak dituztenak.

Oinarrizko Osasun Laguntza:

–Zeladoreak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, destinoa Alde Zaharreko OOLTan duena, eta plantilla organikoan 60428 zenbakia.

–Zeladoreak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, destinoa Erriberriko OOLTan duena, eta plantilla organikoan 61164 zenbakia.

–Zeladoreak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 60708 zenbakia duena.

Nafarroako Ospitalegunea:

–OLT/EUDak*: lau lanpostu huts...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR