6/2020 FORU AGINDUA, ekainaren 2koa, Herritarrekiko Harremanetako kontseilariak emanda, 2020rako dirulaguntza deialdi hau onesten duena: “Laguntzak emigrante nafarrei eta haien familiei, behin betiko itzul daitezen, itzuleraren arrazoia denean zailtasun ekonomikoak dituztela edo COVID-19ak eragin duen osasun krisiaren ondorioz lana galdu dutela”. DDBN identifikazioa: 508886.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

139. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 24a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK 6/2020 FORU AGINDUA, ekainaren 2koa, Herritarrekiko Harremanetako kontseilariak emanda, 2020rako dirulaguntza deialdi hau onesten duena: “Laguntzak emigrante nafarrei eta haien familiei, behin betiko itzul daitezen, itzuleraren arrazoia denean zailtasun ekonomikoak dituztela edo COVID-19ak eragin duen osasun krisiaren ondorioz lana galdu dutela”. DDBN identifikazioa: 508886. Nafarroako Gobernuak, 2019ko martxoaren 27ko erabakiaren bidez, Kanpoan Bizi diren Nafarrentzako NEXT Estrategia onetsi zuen. Helburua da pertsona hauekin dagoen lotura estutzea, Foru Komunitatera itzul daitezen errazteko; haiekin lan-sareak sortzea bultzatzea, talentuaren ihesa galaraztea eta Nafarroa munduan sustatzea.

Aipatu estrategiaren 2. ardatzean (“Atxikipena eta itzulera”) ezartzen diren helburuak betetzeko, zeinean ezartzen baitira atzerrian bizi diren nafarren itzulerarako neurriak, laguntza deialdi bat onesten da. Laguntza deialdi honen helburua da Nafarroako Gobernuaren Herritarrekiko Harremanetako Departamentuak emigrante nafarrei eta haien familiei, zailtasun ekonomikoak dituztelako behin betiko itzul nahi dutenei, ematen dizkien laguntzak emateko araubidea finkatzea.

Aldi berean, COVID-19ak eragin duen osasun krisia dela eta, uste izatekoa da honek ekarriko zuela atzerrian bizi diren nafar askoren behin betiko itzulera lana galdu dutelako; hori horrela, laguntza hauek zabaltzen zaizkie Nafarroara 2020ko martxoaren 1etik arrazoi horregatik Nafarroara itzuli direnei edo itzuli beharko dutenei.

Horrenbestez, Herritarrekiko Harremanetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 271/2019 Foru Dekretuaren bidez esleitu dizkidaten ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Dirulaguntza deialdi hau onestea: “Laguntzak emigrante nafarrei eta haien familiei, behin betiko itzul daitezen, itzuleraren arrazoia denean COVID-19ak eragin duen osasun krisiaren ondorioz lana galdu dutela edo zailtasun ekonomikoak dituztela”.

2. Deialdiaren oinarri arautzaileak onestea, jaso baitira foru agindu honen eranskinean.

3. Deialdi honen konpromisoak betetzeko, aurrekontuko kreditu hauek baimentzen dira:

AURREKONTUKO PARTIDA EKITALDIA ZENBATEKOA
B50001 B5130 4809 144100.Laguntzak nafarrei itzul daitezen 2020 35.000,00
4. Deialdi hau Nafarroako Gobernuaren Dirulaguntzen Datu Basera igortzea

5. Foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

6. Foru agindu hau Herritarrekiko Harremanetako Departamentuko Kontabilitate Zentrora igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

7. Deialdi honen eta oinarri arautzaileen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2020ko ekainaren 2an.–Herritarrekiko Harremanetako kontseilaria, Ana Ollo Hualde.

ERANSKINA

LAGUNTZAK EMIGRANTE NAFARREI ETA HAIEN FAMILIEI, BEHIN BETIKO ITZUL DAITEZEN, ITZULERAREN ARRAZOIA DENEAN ZAILTASUN EKONOMIKOAK DITUZTELA COVID-19AK ERAGIN DUEN OSASUN KRISIAREN ONDORIOZ LANA GALDU DUTELA

Deialdiaren oinarriak

1.–Xedea.

Deialdi honen helburua da Nafarroako Gobernuaren Herritarrekiko Harremanetako Departamentuak emigrante nafarrei eta haien familiei ematen dizkien laguntzak emateko araubidea finkatzea. Zailtasun ekonomikoak dituztelako edo COVID-19ak eragin duen osasun krisia dela eta lana galdu dutelako edo behin betiko itzuli nahi edo itzuli behar dutenei zuzentzen zaizkie.

2.–Finantzaketa.

Osotara 35.000 euro daude deialdi honetarako, eta 2020ko gastuen aurrekontuko partida hauen kargura finantzatuko da:

• 35.000 euro, partida honen kontura: B50001 B5130 4809 144100, “Laguntzak nafarrei itzul daitezen”.

3.–Onuradunak.

Ondoko baldintzak betetzen dituzten pertsonak baliatzen ahalko dira behin betiko itzultzeko laguntza hauetaz:

  1. Nafarroan jaioa izatea edo Espainian duen azken administrazio egoitza Nafarroan izatea.

  2. Atzerrian bizitzea modu jarraituan urtebeteko epean, gutxienez (6 hilabete, COVID-19aren eraginez lana galdu dutenen kasuan), deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik kontatua.

  3. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan adierazitako debeku-egoeretan ez egotea.

  4. Familia-unitatearen errentak edo diru-sarrera gordinak, urtarriletik abendurako urteko zenbaketan, deialdi honen 4. oinarrian aipatzen diren muga ekonomikoen barruan egotea.

    Deialdi honen onuradunak izaten ahal dira, halaber, nafarren seme-alabak eta ilobak, Estatuaren legediaren arabera espainoltzat izena emanda badaude, eta onuradun izateko baldintzak betetzen badituzte.

    Halaber, eta COVID-19 birusak sortu duen osasun krisia dela eta, laguntza hauen onuradunak izaten ahalko dira lehenagoko puntuan ezarritako baldintzak betetzen dituzten pertsonak, nahiz eta gaur egun atzerrian bizi ez, Nafarroara behin betiko itzuli behar izan badute, edo itzultzekoak badira, nahitaez, lana galdu dutelako 2020ko martxoaren 1etik aurrera.

    Deialdi honen ondorioetarako, ez dira atzerrian bizi izandako denboratzat...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR