55/2021 FORU AGINDUA, abuztuaren 31koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, jendaurreko aldia ebazten duena “Ureztalurretako jarduketen proiektua XXVI-EGA 4 sektorean, Nafarroako Ubidearen eta haren eremu ureztagarriaren 1. fasea handitzeko” izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen ondorioetarako.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

212. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 9a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.7. BESTELAKOAK 55/2021 FORU AGINDUA, abuztuaren 31koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, jendaurreko aldia ebazten duena “Ureztalurretako jarduketen proiektua XXVI-EGA 4 sektorean, Nafarroako Ubidearen eta haren eremu ureztagarriaren 1. fasea handitzeko” izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen ondorioetarako. Nafarroako Gobernuak, 2013ko irailaren 25ean hartutako Erabakiaren bidez, Nafarroako Ubidearen eta haren eremu ureztatuaren 1. fasea handitzeko udalez gaindiko proiektu sektoriala onetsi zuen, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiak sustaturik (2013ko 195. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 9koa). Irailaren 5eko 102/2012 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Ureztatze Planeko jarduketen zerrendan sartzea Nafarroako Ubidearen 1. fasea handitzearen ondoriozko eremu ureztagarria (2012ko 186. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 20koa). Foru dekretu horren bidez onetsi zen egin beharreko jarduketen onura publikoa eta interes orokorra deklaratzea, martxoaren 16ko 7/1999 Foru Legearen 3.1 artikuluari jarraikiz.

Nafarroako Gobernuak 2017ko uztailaren 19an hartutako Erabakiaren bidez (2017ko 155. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 11koa) onetsi zen proiektu hau aldatzeko espedientea: “Nafarroako Ubidearen eta haren eremu ureztagarriaren 1. fasea handitzen duen udalez gaindiko proiektu sektoriala”. Proiektuaren xedea da Ega ibaiaren arroa batez ere Leringo eta Carcarko udal-mugarteetan hornitzen duen adarraren trazaduraren aldaketa, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Zuzendaritza Nagusiak sustatua.

Nafarroako Gobernuak 2021eko ekainaren 9an hartutako Erabakiaren bidez (2021eko 147. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 24koan), “Ureztalurretako jarduketen proiektua XXVI-EGA 4 sektorean, Nafarroako Ubidearen eta haren eremu ureztagarriaren 1. fasea handitzeko” izeneko proiektuko obrek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa deklaratu zen nahitaezko desjabetzeari ekiteko.

Lurralde Kohesiorako kontseilariak ekainaren 24an emandako 43/2021 Foru Aginduaren bidez, nahitaez desjabetzeko prozeduraren tramitazioa abiarazi zen eta jendaurrean jarri zen “Ureztalurretako jarduketen proiektua XXVI-Ega 4 sektorean, Nafarroako Ubidearen eta haren eremu ureztagarriaren 1. fasea handitzeko” izeneko proiektuak...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR