47/2015 FORU AGINDUA, martxoaren 10ekoa, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak emana, Nafarroako Foruzaingoaren Zerbitzuen Gutuna onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Zerbitzuen Gutunak administrazio publikoak hobetu eta modernizatzeko tresna izateko sortu dira.

Gaur egun, Zerbitzuen Gutunen sorrera, edukiak eta eginkizunak Politika publikoak eta zerbitzu publikoen kalitatea ebaluatzeari buruzko abenduaren 29ko 21/2005 Foru Legearen 18. artikulutik 21. artikulura bitarte arautzen dira.

Maiatzaren 9ko 72/2005 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Gobernuak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Zerbitzuen Gutunak arautu zituen. Gero, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariaren urriaren 11ko 119/2005 Foru Aginduaren bidez, Zerbitzuen Gutunen diseinua eta egitura ezarri ziren.

Zerbitzuen Gutun honen aurrekari gisa, Nafarroako Foruzaingoak zerbitzuen lehen gutun bat sustatu zuen Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren otsailaren 23ko 38/2006 Foru Aginduaren bidez, eta bigarren bertsio bat, berriz, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren martxoaren 25eko 133/2008 Foru Aginduaren bidez onetsi zen. Zerbitzuen Gutun horiek abian jarriz geroztik izan diren inguruabar batzuek erakutsi dute komenigarria dela gutuna eguneratu eta hobetzea, hori guztia Foruzaingoaren antolamendu geroz eta handiagoaren ondorioz.

Horrenbestez, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Zerbitzuen Gutunak arautzen dituen maiatzaren 9ko 72/2005 Foru Dekretuaren 5.1 artikuluaren bidez esleituak ditudan eskudantziez baliatuz,

AGINDU DUT:

  1. Nafarroako Foruzaingoaren Zerbitzuen Gutun berria onestea. Foru agindu honen eranskinean dago.

  2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

    Iruñean, 2015eko martxoaren 10ean.–Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilaria, F. Javier Morrás Iturmendi.

    ERANSKINA

    Nafarroako Foruzaingoaren Zerbitzuen Gutuna

  3. –Identifikazioa.

    Nafarroako Foruzaingoa Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuaren mende dago eta hango Barne Zuzendaritza Nagusiari atxikirik.

    Foruzaingoaren eginkizunek arau hauetan dute oinarri juridikoa: Espainiako 1978ko Konstituzioa, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoa, Segurtasun Indar eta Kidegoak arautzen dituen martxoaren 13ko 2/1986 Lege Organikoa, Nafarroako Segurtasun Publikoari buruzko ekainaren 20ko 8/2006 Foru Legea eta Nafarroako Poliziei buruzko martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legea. Foruzaingoaren eginkizun nagusia da antolamendu juridikoaren arabera pertsonek dituzten askatasun eta eskubideak babestu eta zaintzea, segurtasun eta lasaitasun publikoa bermatzea, delinkuentziari aurrea hartzea eta herritarrei laguntza eta zerbitzuak ematea.

    Nafarroako Gobernuak Nafarroako Foru Komunitateko segurtasunaren administrazioa taxutu du forma aldetik, herritarren babes eta segurtasunaren arloko agintari gorenen eginkizunak zehaztu ditu eta Foruzaingorako antolaketa eredua ezarri, Foru Komunitatean herritarren premiei modu integralean erantzuteko aukera emateko moduan, Nafarroako erreferentziazko polizia izan dadin.

  4. –Eginkizunak, helburua, ikuspegia eta balioak.

    2.1. Nafarroako Foruzaingoaren eginkizunak Nafarroako Poliziei buruzko martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legearen 9. artikuluan aurreikusitakoak dira, hauexek alegia:

    1. Herritarren segurtasuna, eskubide eta askatasun publikoen erabilera baketsua eta pertsonen eta ondasunen babesa bermatzea.

    2. Legeak eta Foru Komunitatearen eskumeneko arloei aplikatu beharreko gainerako xedapen orokorrak, eta, orobat, Nafarroako Foru Komunitateko organoen egintzak betetzen direla begiratzea, ikuskapenak eginez, salatuz eta nahitaez betearaziz.

    3. Foru Komunitateko agintarien babesaz eta segurtasunaz arduratzea.

    4. Nafarroako Foru Komunitateko erakundeen eta bere entitate instrumentalen menpe dauden pertsona, eraikin eta instalazioen babesaz eta segurtasunaz arduratzea.

    5. Nafarroako Foru Komunitatearen eskumenekoak diren oinarrizko zerbitzu publikoen funtzionamendu egokia bermatzea.

    6. Nafarroako Foru Komunitatearen lurraldean zirkulazioa antolatzea, eskumenak banatzeko Estatuarekin izenpetzen diren eta unean-unean indarra duten hitzarmenekin bat, salbu eta eskumena legez udaltzaingoari badagokio.

    7. Garraioen arloan jardun eta ikuskapenak egitea, indarra duten legeetan xedatutakoarekin bat.

    8. Herritarren segurtasunari eta ordenari eustea eta, bidezkoa denean, ordena bere onera ekartzea, behar diren esku-hartzeen bitartez, eta bereziki, espazio publikoak zaintzea, manifestazioak babestu eta antolatzea eta jendearen elkarretaratze handietan ordenari eustea.

    9. Ondasunak eta pertsonak babestea eta haiei laguntzea, batez ere istripua dagoenean eta larrialdietan, xedapenen eta, bidezkoa denean, babes zibileko planen arabera.

    10. Trafiko istripuetan atestatuak instruitzea, f) letran ezarritako eginkizunen esparruan.

    11. Delituei aurrea hartzea eta delituak galarazteko behar diren eginbideak egitea.

    12. Polizia judizialaren lana, legeek adierazten dituzten kasu eta moduetan.

    13. Nafarroako toki entitateetako agintariekin elkarlanean aritzea eta elkarri laguntzea, baldin eta haiek eskatzen badute, aplikatzekoak diren xedapenetan ezartzen den moduan.

    14. Beste segurtasun indar eta kidego batzuekin elkarlanean aritzea eta elkarri laguntzea, legeek ezarritako kasuetan.

      ñ) Segurtasun indar eta kidego guztiekin lankidetzan aritzea polizientzat interesgarria den informazioa biltzen, tratatzen eta elkarri ematen.

    15. Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan aritzen diren segurtasun pribatuko enpresak ikuskatzea eta haien zerbitzu, jarduketa, baliabide eta langileak kontrolatzea, indarreko legeetan ezarrita dagoenari jarraikiz.

    16. Gatazka pribatuak adiskidetasunez konpontzen laguntzea, horretarako laguntza eskatzen zaionean.

    17. Legeek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, eta zehazki, legeek...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR