4/2022 LEGEGINTZAKO FORU DEKRETUA, uztailaren 5ekoa, Tributu Harmonizazioari buruzkoa, balio erantsiaren gaineko zergari buruz eta energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zergari buruzko zenbait neurri hartu eta luzatzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

150. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 28a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.2. Foru Dekretuak 4/2022 LEGEGINTZAKO FORU DEKRETUA, uztailaren 5ekoa, Tributu Harmonizazioari buruzkoa, balio erantsiaren gaineko zergari buruz eta energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zergari buruzko zenbait neurri hartu eta luzatzen dituena. Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoaren I. tituluan, Nafarroako tributu-araubidea Estatuko tributu-araubide orokorrarekin harmonizatzeko irizpideak arautzen dira.

Esparru horren barnean, aipatutako Hitzarmen Ekonomikoaren 31 bis eta 32. artikuluek ezartzen dute ezen, energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zerga (aurrerantzean, EEEBZa) eta balio erantsiaren gaineko zerga (aurrerantzean, BEZa) ordainarazteko, Nafarroak aplikatuko dituela Estatuko lurraldean une oro indarra duten arau substantibo eta formal berak. Hala ere, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak zerga horien aitorpena eta ordainketak egiteko bere ereduak onesten ahalko ditu, gutxienez ere lurralde erkideko datu berak edukiko dituztenak, eta likidazioaldi bakoitzean ordaintzeko epeak finkatzen ahalko ditu, Estatuko Administrazioak ezartzen dituenetatik funtsean aldendu gabe.

Bestetik, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak, 53.1 artikuluan, Nafarroako Gobernuaren araugintzarako ahalmena erregulatzean ezartzen duenez, baldin tributu-araubide erkidearen aldaketa batek behartzen badu estatuan indarra duten arau substantibo eta formal berak Foru Komunitatean aplikatzera Hitzarmen Ekonomikoan ezarritakoarekin bat, Nafarroako Gobernuak behar diren foru lege mailako arauak eman ditzake tributu arloko foru legeak aldatzeko, Nafarroako Parlamentuak eskuordeturik. Nafarroako Gobernuaren xedapen horiei, aipatutako legegintzarako eskuordetzearen ondorio direnei, “tributu harmonizazioari buruzko legegintzako foru dekretu” izena emanen zaie, 14/2004 Foru Legearen 53.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Estatuan, ekainaren 25eko 11/2022 Errege Lege Dekretuak, zeinak zenbait neurri hartu eta luzatzen baitzituen Ukrainako gerraren ondorio ekonomiko eta sozialei erantzuteko, kalteberatasun sozial eta ekonomikoko egoerei aurre egiteko eta La Palma uhartearen susperraldi ekonomiko eta sozialerako, batetik, zerga neurri berri batzuk hartu ditu, eta, bestetik, 2022ko abenduaren 31ra arte luzatu du aurreko errege lege dekretuetan adostutako beste...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR