39/2022 FORU AGINDUA, ekainaren 22koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, Nafarroako Errepideen Katalogoa, Nafarroako Errepideen Mapa Ofiziala eta Nafarroako Zeharbideen Inbentarioa onesten dituena.
Sección | I. Nafarroako Foru Komunitatea |
140. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 14a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.7. BESTELAKOAK 39/2022 FORU AGINDUA, ekainaren 22koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, Nafarroako Errepideen Katalogoa, Nafarroako Errepideen Mapa Ofiziala eta Nafarroako Zeharbideen Inbentarioa onesten dituena. Garapen Ekonomikorako kontseilariaren azaroaren 3ko 220/2016 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Errepideen Katalogoa, Nafarroako Zeharbideen Inbentarioa eta Nafarroako Errepideen Mapa Ofiziala onetsi ziren.
Errepideen Katalogoa onetsi zenetik, zenbait aldaketa egin dira Nafarroako errepide-sarean; izan ere, bide tarte batzuk berrantolatu dira edo beste batzuk kendu edo berriak sartu dira; hori guztia, sarea argiagoa eta antolatuagoa izan dadin.
Zeharbideen Inbentarioari dagokionez, Herri-lanen eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren martxoaren 15eko 261/2022 Ebazpenaren bidez, jendaurrean jarri zen Nafarroako Zeharbideen Inbentarioaren proiektua, eta entzutea eman zitzaien zeharbide horiek dauden toki erakundeei.
Jendaurreko aldia bukaturik, alegazio hauek jaso dira:
1. alegazioa.–Rubén Medrano Romero jauna, Azagrako Udaleko alkate-udalburua, Udalaren ordezkari gisa.
Eskatzen du Azagrako zeharbidea luzatzea 49+205 k.p.-raino NA-134 Foru Komunitateko intereseko errepidean (Ebroko ardatza), eremu hori erabat urbanoa delako.
Erantzuna:
Gaur egungo Azagrako zeharbidea 47+150 eta 49+000 k.p.-en artean dago, NA-134 errepidean.
Kontuan hartu behar da zeharbidearen kontzeptua, Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legearen 66. artikuluan jasotzen dena, non adierazten baita hiriko errepide-zati bat halakotzat hartzeko beharrezkoa dela gutxienez bi ertzetako batean herriko hiri-egitura osatzen duten eraikin finkatuak egotea.
Irizpide hau erabili du Zainketa Zerbitzuak eraikin bat herriko hiri-egituraren parte den baloratzeko:
Ikusiko da zein den errepidetik hurbil dagoen lehenengo eraikina, hiri-lurzoruaren barnean.
Eraikin bat herriko hiri-egituraren parte den baloratzeko orduan, halakotzat hartuko da, soilik, gutxienez hiru bizitegiren eta/edo zerbitzu-eraikinen multzo baten parte dena, baldin eta elkarren mugakide badira edo erabilera publikoko bide-lurzatiekin soilik bereizita badaude.
Dagokigun kasuan, 49+000 k.p.-aren ondoan dago NA-134 errepidearen mugakide den lurzatiko lehen eraikina, hau da, gaur egun zeharbidea hasten den puntuan.
Azaldutakoan oinarrituta, ulertzen da ez direla betetzen beharrezko baldintzak, eta, beraz, EZ da...
Para continuar leyendo
Solicita tu prueba