36/2021 FORU AGINDUA, ekainaren 3koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, alde batetik, “N-121-A errepidea 2+1 motako bide bihurtzea, 40+900 KPtik 52+430 KPra arte (Arrigazteluko tunelaren hegoaldeko ahoa)” izeneko proiektuaren jendaurreko aldia ebazten duena, ukitutako ondasun eta eskubideen ondorioetarako, eta bestetik, proiektua behin betiko onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

140. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 17a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.7. BESTELAKOAK 36/2021 FORU AGINDUA, ekainaren 3koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, alde batetik, “N-121-A errepidea 2+1 motako bide bihurtzea, 40+900 KPtik 52+430 KPra arte (Arrigazteluko tunelaren hegoaldeko ahoa)” izeneko proiektuaren jendaurreko aldia ebazten duena, ukitutako ondasun eta eskubideen ondorioetarako, eta bestetik, proiektua behin betiko onesten duena. Lurralde Kohesiorako kontseilariaren urtarrilaren 4ko 1/2021 Foru Aginduaren bidez behin-behinekoz onetsi zen proiektu hau: “N-121-A errepidea 2+1 motako bide bihurtzea, 40+900 KPtik 52+430 KPra arte (Arrigazteluko tunelaren hegoaldeko ahoa)”. Horrekin batera, jendaurrean jarri zen, bai proiektuaren eduki teknikoari dagokionez, bai lurrak okupatu beharrari dagokionez desjabetzearen ondorioetarako.

Jendaurreko aldia bukaturik, alegazio batzuk jaso dira. Hona hemen haien edukia eta emandako erantzuna:

1.–2021/104565 alegazioa, María Victoria Gaztelumendi Galzagorri andreak aurkeztua.

Eskatzen du proiektuan aurreikus dadila Sunbillako 2. poligonoko 430. lurzatian sartzeko bidea leheneratzea, obrek ukituko baitute.

Erantzuna:

Eskaera baiesten da. Eraikuntza proiektuan aurrekontu-partida bat jaso da lurzati horretako hesia eta sarrera leheneratzeko.

2.–2021/117352 alegazioa, Gorka Arrechea Oyarzabal jaunak aurkeztua.

Eskatzen du soinu-afekzioa gutxitzeko pantaila akustikoak jartzea Sunbillako 2. poligonoko 546. lurzatian.

Erantzuna:

Eskatutakoa onartzen da. Egin den azterketa akustikoan, identifikatu da eremu horretan legez ezarritako zarata-mailak gainditzen direla. Horregatik, proiektuan aurreikusi da errepidearen ezkerreko bazterrean pantaila akustikoak jartzea 49+648 KPtik 49+727 KPra eta 49+841 KPtik 49+964 KPra.

3.–2021/144098 alegazioa, José Luis Arrechea Arrechea jaunak aurkeztua.

Eskatzen du aterabide bat Doneztebeko 1. poligonoko 204 A lurzatitik Sunbillako biribilgunean sartzeko erreira.

Erantzuna:

Eskatutakoa ez da onartzen. Mugakide diren jabetzak dezelerazio errei batekin konektatzea salbuespen kasuetan baizik ez da onartzen. Kasu honetan, konexio bat aurreikusita dago etorkizunean eginen den dezelerazio erreiarekin, 49+120 KPan, inguru hartan dauden jabetzei zerbitzu emateko, besteak beste, Doneztebeko 1. poligonoko 204 A lurzatiari.

4.–2021/154375 alegazioa, Bertizaranako Udalak aurkeztua, Lourdes Argain Vergara andrea ordezkatuz.

1. Eskatzen da, obra bukatu ondoren, Bertizaranako 1. poligonoko 319. lurzatiko belardia erein dadila, jarduketaren aurretik zituen produkzio baldintza beretan geldi dadin.

2. Eskatzen da ezen, obretan Bertizaranako 1. poligonoko 319., 282. eta 331. lurzatietako itxiturak ukituz gero, ordeztuak izan daitezela, gaur egun dauden baldintza beretan uzteko.

3. Eskatzen da “Ibarrondoa” landetxean, 44+850 KPan, soinu-kutsadura gutxitzeko pantaila akustikoak jar daitezela.

Erantzuna:

1. Alegatutakoa onartzen da. Proiektuaren aurrekontuan partida bat jaso da obrek ukitzen dituzten lurzati guztiak hasierako egoera berean uzteko.

2. Alegatutakoa onartzen da. Ez dago aurreikusia alegazioan aipatzen diren lurzatien hesia ukitzea. Dena dela, proiektuaren aurrekontuan zenbait partida jaso dira obrek ukitzen dituzten lurzati guztiak hasierako egoera berean uzteko.

3. Alegatutakoa onartzen da. Egin den azterketa akustikoan, identifikatu da eremu horretan legez ezarritako zarata-mailak gainditzen direla. Horregatik, proiektuan aurreikusi da errepidearen ezkerreko bazterrean pantaila akustiko bat jartzea 44+660 KPtik 44+982 KPra.

5.–2021/155041 alegazioa, Sunbillako Udalak aurkeztua.

1. Eskatzen da zehaztea zein tokitan jarriko diren pantaila akustikoak. Eskatzen da, orobat, horrelako pantailak instalatzea herrigunea babesteko, bai eta Sunbillako tunelaren iparraldeko ahoaren ondoan dauden baserriak eta sakabanaturik dauden beste baserri batzuk babesteko.

2. Eskatzen da debekatzea txirrindulariek N-121-A errepidetik zirkulatzea, Sunbillako udal mugarte osoan.

3. Eskatzen da proiektuan sar dezatela oinezkoentzako pasabide bat Sunbillako lotunean, NA-1210 errepidea eta errepidearekin paralelo doan bidea konektatzeko.

4. Eskatzen da proiektuan sar dezatela Sunbillako lotunea eraikitzeko obrek ukitutako zerbitzu guztiak leheneratzea.

Erantzuna:

1. Eskatutakoa hein batean onartzen da. Tarte horren azterketa akustikoan, legez ezarritako zarata-mailak gainditzen diren eremuak identifikatu dira. Proiektuan, eremu horietarako zuzenketa neurriak aurreikusi dira.

Hala, Sunbillako udal mugarteari dagokionez, pantaila akustikoak jarriko dira tarte hauetan:

–49+613 KParen eta 49+699 KParen artean, eskuineko bazterrean.

–49+648 KParen eta 49+727 KParen artean, ezkerreko bazterrean.

–49+841 KParen eta 49+964 KParen artean, ezkerreko bazterrean.

2. Eskatutakoa onartzen da. Debekatzen da txirrindulariek N-121-A errepidetik zirkulatzea, Sunbillako udal mugarte osoan. NA-1210 errepidetik eta Bidasoko bide berdetik zirkulatuko dute.

3. Eskatutakoa onartzen da. Proiektuan, oinezkoentzako pasabide bat sartu da Sunbillako lotunean.

4. Eskatutakoa onartzen da. Proiektuan, obrek ukitutako zerbitzu guztiak leheneratzea jaso da.

6.–2021/155411 alegazioa, Bidasoa eta Berroaran Mendietako Biltzarrak aurkeztua.

Eskatzen da Arrizuriaga juntetxera sartzeko bidea alda dezatela, 47 KPan dagoena, ikusita zein zaila den gaur egun juntetxetik N-121-A errepidera jaistea.

Erantzuna:

Ez da alegatutakoa onartzen. Dena dela, inguru horretan, bazterbideko lerro zuria errepidearen barreneko aldera mugitu da. Horrela, toki gehiago egonen da ateratzeko maniobra egiteko.

7.–2021/158694 alegazioa, Atlas Asesores SLk aurkeztua, Modesto Garro Iparraguirre ordezkatuz.

Eskatzen du tokiz alda dezatela 48+700 KPan aurreikusi den biribilgunea.

Erantzuna:

Eskatutakoa onartzen da...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR