35/2022 FORU AGINDUA, uztailaren 4koa, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak emana, esku-hartze orokorreko proiektu bat onesten duena Uharte Arakilgo 14 jabeen erkidegotarako (esp.: PIG 48).

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

150. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 28a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA 35/2022 FORU AGINDUA, uztailaren 4koa, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak emana, esku-hartze orokorreko proiektu bat onesten duena Uharte Arakilgo 14 jabeen erkidegotarako (esp.: PIG 48). Irailaren 18ko 61/2013 Foru Dekretuak, Nafarroan etxebizitzaren arloko jarduketa babesgarriak arautzen dituenak, VI. kapituluko 4. atalean, esku-hartze orokorreko proiektuak arautzen ditu, bizitegi multzoak berroneratzeko xedea dutenak.

Proiektu horien helburua da hiri finkatuko atari, etxe-sail edo eremu batzuk birgaitzea, modu koordinatuan eta aurretik programatuta, eta horrela atari bakar baten esparrua gainditzea. Horrekin bilatzen da eskalako ekonomiak lortzea, bai ikuspuntu ekonomikotik (lizitazio bateratuak egiteko aukera, kudeaketa gastu txikiagoak), bai administratibotik (espediente bateratuak aurkezteko aukera, tramitazio azkarragoa), eta, aldi berean, eraikuntzako eta arkitekturako konponbide homogeneoagoak eskaini ahal izatea (tratamenduari, kalitateari eta akaberei dagokienez) hiri-bilbean harreman estua duten etxe-sail edo eremuetan.

Aurrekoarekin bat etorriz, Uharte Arakilen esku-hartze orokorreko proiektu bat onesteko eskatu da. Guztira, 56 etxebizitza dira, eta 14 atari hauek hartzen ditu:

–Itxesi kaleko 1, 3, 5, 7, 9, 11, 13, 15, 17, 19, 21, 23, 25 eta 27 zenbakiak.

Proiektuak Uharte Arakilgo 1. poligonoko 835., 836., 837., 838., 839., 840., 841., 842., 843., 844., 845., 846., 847. eta 848. lurzatiak hartzen ditu. Eraikin horiek 1978an eraikin ziren, eta multzo arkitektoniko homogeneo bat osatzen dute, tipologia eta eraikuntza-sistema bera baitute. Atari guztiek tipologia bera dute: B+2. Solairu bakoitzeko bi etxebizitza daude, gehi erdiko eskailera-nukleoa eta beheko solairua, non 4 etxabe dauden, etxebizitza bakoitzeko bat.

Fatxadek eta estalkiek ez dute isolamendu termikorik. Atari bakar batek ere ez du igogailurik.

Jarduketa honen bidez, inguratzaile termikoa hobetuko da, eta eraikinak irisgarritasun unibertsalari buruzko berariazko araudira egokituko dira. Espedientean Etxebizitza Zerbitzuaren eta Uharte Arakilgo Udalaren txostenak jaso dira, non adierazten baita espedientea aztertu dela eta zuzen dagoela: betetzat jotzen dira herritarren parte-hartzearen betebeharra eta Uharte Arakilgo Udalaren parte-hartzearen betebeharra, eta proposatutako konponbide teknikoa...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR